Siddhartha Gautama

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Buda zutik, Gandhara, iparraldeko Pakistan, I. mendea, Guimet Museoa (Paris).

Siddhārtha Gautama (sanskritoz (सिद्धार्थ गौतम, paliz Siddhattha Gotama) Sakya tribuko printze indiarra zen, Indiako azpikontinenteko Maisu Ispirituala eta Budismoaren sortzaile historikoa. Ez dakigu zehatz-mehatz noiz jaio eta noiz hil zen, baina egungo adituen ustez K. a. 563 urtearen inguruan jaio zen eta K. a. 483an hil. Oinazea eta heriotza ezagutzeak jauregiko bizimodu erosoa utzi eta bizitzaren egiaren bila abiarazi zuen. Gogarte-aldi luzeen ondoren giza izatearen misterioa argitu zuelakoan, Buda izena eman zioten. Bere mezu osoaren muina, "lau egia jatorretan" bildu zuen.

Budista guztientzat gure garaiko Buda gorena da Buddha (P. sammāsambuddha, S. samyaksaṃbuddha). Buda (Buddha) berba pali eta sanskrito antzinako hizkuntzetatik dator, eta “iratzarri dena” esangura du. Budismoan ez dute erabiltzen Buda hitza pertsonaia historikoa aipatzeko bakarrik, baizik eta Siddharthak baino gauza bera lortu duen edonor aipatzeko. Horregatik, askotan Gautama Buda izendatzen dute. Budistek ez dituzte hartzen budismoaren irakaspenak ez jainkozko agerkaritzat, ezta fede-dogmatzat ere, ikergaitzat baizik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siddhārtha printzea Sakya tribuko familia noble batean jaio zen K. a. 563an gutxi gora behera, gaur egun dagoen Nepal herrialdeko Lumbini herrian. Aita Śuddhodana deitzen zen eta Śākya gobernatzen zuen erregea zen. Honek jauregi bat zeukan Ganges ibairen ondoan non Siddhārtha bizi zen. Ama Māyā Devi erregearen emaztegai bat zen eta Siddhārtha jaiotzean hil egin zen. Orduan bere ama ez zuenez, bere izeko Pajapatiak hezi zuen.

Egun batean, bera jaio ondoren, Brahman Asita jakintsuak Siddhārtharen aitari esan zion bere semea erlijio maisu handia izango zela, baina berak ez zuen nahi hori gertatzea, bere tronuko ondorengoa izatea espero baitzuen. Hori jakinda eta hori ez gertatzeko asmoarekin, pentsatu egin zuen bizitzaren alderik txarrena ez bazuen ezagutzen ez zela hori gertatuko. Horretarako, bere ingurunean bizitza eroso eta errealitatearekin zerikusirik ez zuen bizimodua eratu zuen.

Siddhārtha printzearen lehengo 29 urteetan bere bizitza oso erosoa eta luxuz betea bizi izan zuen bere familiarekin. Baina, egun batean jauregiko kanpoko aldean gertatzen zenaren ikusnahia piztu zitzaion. Orduan, bere aitari baimena eskatu eta honek baimena eman zion, baina bera irteera prestatu zuen. Hala ere ez zuen lortu mina ez sentitzea eta lehenengo aldiz ikusi zituen gaixoak, zaharrak eta hildakoak.

Ihesa eta bizitza aszetikoaren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo sermoiaren margolana, Wat Chedi Liem tenpluan, Thailandian.

Zahartasuna, gaixotasuna eta heriotza ezagutzean, bere jauregitik alde egin zuen bere semea eta emaztea utziz. Siddhārtha bere burua soildu zuen eta dirurik gabe eta jantzi hori batekin joan zen argitasunaren bila.

Urte batzuk pasa ondoren, Siddhārtha izena aldatu zuen eta Gautama izena hartu, horregatik, Siddhārtha Gautama izenarekin da ezaguna. Orduan urte batzuk igaro zituen jan gabe edo gutxiengo edaria edaten, besteei laguntzen eta gogoeta egiten. Gauza guztien ondorioz, hiltzear zegoenean, maisu bati entzun zion bere ikasleari esaten zitararen kordak gogortzen baldin bazituen, ez zuela soinurik sortuko eta kordak solte baldin bazeuden zitara ere ez zuen soinurik sortuko. Orduan Siddhārtha konturatu zen ez zela ez bata ez bestea, eta zerbait jan zuen eta bere burua garbitu ondoren, zuhaitz batera joan zen gogoeta egiteko. Nirvana lortu baino lehen, berak bizi izan zituen bizitzak ikusi zituen. Azkenik nirvana lortu zuen, hau da, argitasuna lortu zuen. Horregatik, besteei irakatsi zion berak ikasi egin zuena, horren ondorioz, buda gehiago egon ziren.

Siddhārtha Gautama 80 urte izan zitueneanhil egin zen, K. a. 486an gutxi gorabehera, janariaren toxikazio baten ondorioz.

Hamabi egintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizio indo-tibetarrak hamabi egintzatan kontatzen du budaren bizitza:

  1. Tusita zeruetatik jaistea
  2. Matrizean sartzea
  3. Mundu honetan jaiotzea
  4. Mundutar arteetan burutzea
  5. Plazerezko bizitza gozatzea
  6. Ukoa eta jauregitik irtetea
  7. Ariketa aszetikoak
  8. Bodhi zuhaitz azpian meditatzea
  9. Māra horden desegigoa
  10. Esnaera perfektu eta azkenaren itxarotea
  11. Legearen gurpila mugitzen hastea
  12. Parinirvanan sartzea

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Siddhartha Gautama