Maitza
Maitza | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.377 |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′16″N 1°15′25″W / 42.871°N 1.257°W |
Mendikatea | Aretako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Maitza, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.
Mendi ez oso nabarmena dugu Maitza, gehienetan Baiguraren osagarri gisa igotzen dena.
Gailur itxiak eta azken metro nahasiek ere ez dute mendizaleen arreta gehiegi erakartzen.
Hala ere, merezi du minutu batzuk "galdu" eta gailur ahaztu honetara hurbiltzeak, paisaia zabal samarra ikusiko dugu, inor gutxik bisitatzen duen paraje horietako bat ezagutuko dugu, eta Aretako mendien ezagutza handituko dugu. Zerrendako beste gain bat tatxetzako plazera ahaztu gabe...