Baigura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Ipar Euskal Herriko mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baigura (argipena)».
Baigura
Baigura tontorra iparraldetik.jpg

Baigurako tontorra iparraldetik.

Garaiera 897 m
Koordenatuak 43°17′27″N 01°17′34″W / 43.29083°N 1.29278°W / 43.29083; -1.29278Koordenatuak: 43°17′27″N 01°17′34″W / 43.29083°N 1.29278°W / 43.29083; -1.29278
Mendilerroa apartekoa (Baigura)
Ohiko bidea Blantzarte lepoa eta beste
Baigura non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
Baigura
Kanpo loturak Mendikat

Baigura Lapurdi[1] eta Nafarroa Behereren arteko mugan dagoen mendia da, izen bereko mendilerro txiki baten tontorrik altuena. Ikuspegi oso zabalak dituela, bere gailurrean hainbeste antena daude ezarrita.

Homonimoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen bereko beste mendi bat dago Nafarroa Garaian (1477 m). Aretako mendietan dago, Urraul eta Aezkoa haranen artean.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baigura aparteko mendilerro baten tontorrik altuena da. Lapurdi eta Nafarroa Behereren arteko mugan, Errobi eta Biduze ibaien arroetatik iparralderantz mendirik altuena da, bai Euskal Herrian eta bai iparralderantz jota askoz ere urrunago: berarekin amaitzen dira Pirinio aurreko azken mendi nabariak eta Landetan edota frantses estatuan barrena norabide honetan ez da altuera horretara hurbiltzen den ezer topatuko.

Mendilerroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar-ekialde/hego-mendebalde zentzua hartzen duen mendilerroan lau dira tontor nagusiak:

Oso erraza da tontorren arteko lotura egitea. Aldiz, zenbait mazelatan desnibel oso gogorrak dira eta herrietatik igoerak ez dira bat ere makalak: Luhuso 105mtan dago, Ortzaize 116tan, Bidarraiko zubia 74tan eta puntu batzuetatik berehala hasten dira aldapa latzak.

Tontorra hegoaldetik ikusita.

Ohiko igoerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igoerarik arruntena Heleta eta Luhusoren arteko Blantzarte lepoan (298 m, Lekorneko lurretan) abiatzen da; hortik hastapenean errepide eta gero pista sendoa denak tontorreraino eta bertan dauden antenetaraino igotzen du. Aldiz, auto partikularrek ezin dute erabili eta gehienbat mendatean dagoen "Baigura Atseden gunea" (frantsesez Base de Loisirs) deritzonaren erabiltzaileentzat gordetzen da: parapentean aritzeko famatua da. Hala ere, mendate beretik badira bide batzuk tontorrera hurbiltzen gaituztenak.

Horixe da abiapunturik lasaiena; bestelako igoerak:

Kartografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • IGNko 1345 OT (Cambo-les-Bains Hasparren). 1:25000 eskalakoa.

Mendi ikurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbeste lekutatik ikusgai denez, zenbait elkartek Baigura izena hartu dute:

Mendi lasterketa bat ere antolatzen da mendi honetan[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Herrialde honetako hirugarren altuena da Artzamendi eta Larrunen atzetik.
  2. Ikastola proiektuaren webgunea.
  3. Baigura lasterketa lasterketak.comen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baigura Aldatu lotura Wikidatan