Mando baten gainean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mando baten gainean
Txirri, Mirri eta Txiribitonen literatura-lana eta musika-lana
Egilea(k)Txirri, Mirri eta Txiribiton
IzenburuaMando baten gainean
Ezaugarriak
Genero artistikoaHamarreko txikia eta herri-musika
Hizkuntzaeuskara
HitzakBilintx eta Domingo Kanpaña

Mando baten gainean edo Domingo Kanpaña euskal abesti herrikoi bat da.[1][2] Doinua Itzaya izenarekin aipatu izan da noizbait, eta Eusko gudariak abestia haren aldaera da.[3]

Doinua hamarreko txikiko bertsokeraren ohiko adibidea izaten da, oso bertso ezaguna da. Bertsolaritzan oso sarritan erabiltzen da. Bertsolaritzaren Datu-Basean bat-bateko saioetako grabazioetan 15etik gora erreferentzia agertzen dira.[1]

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tipo xelebrea zen Domingo Kanpaña eta behin mando baten gainean azaldu zen sagardotegian. Bilintxek hamarreko txikiko bertsoa bota zuen burla eginez:[2]

Mando baten gainean
Domingo Kanpaña
ez zihoak hutsikan
mando horren gaina.
Azpian dihoana
mandoa dek baina,
gainekoa ere badek
azpikoa haina
mando baten gainean
bestea alajaina.

Domingok hori entzunda kopla honekin gogor erantzun zuen:[4]

- Indalezio, Indalezio
Indalezio Moko
uste al dek, uste al dek,
ez hautela joko?

Moko deitzen zioten Bilintxi garai hartan itsusi amorratua zelako.[4]

Eta beste kopla honekin erantzun zion Bilintxek:

- Berriz esaten banak
Indalezio Moko
hezurrak hautsi arte
ez diat lajako.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestiaren hainbat bertsio daude. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek bertsio bat sartu zuten Atzo ttun ttun diskoan.[4]

Hamarreko txikia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamarreko txikiko neurria duten beste bertso asko eta asko zuzen zuzenean kanta daitezke Mando baten gainean doinuarekin, euskarazkoak eta nazioartekoak ere bai. Esate baterako, hauek:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Mando baten gainean I - Doinutegia -» bdb.bertsozale.eus (BDB. Bertsolaritzaren datu-basea) (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  2. a b «Mando baten gainean - Euskal Kantutegia / Cancionero vasco -» www.eusko-ikaskuntza.eus (Eusko Ikaskuntza) (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  3. Bilintx (1831-1876); Sarobe, Celestino (1892-1952). (2014-11-20). Itzaya [Grabación sonora : canto vasco. Mando baten gañean beztea : canto vasco / Campaña [sic] y Vilinch. ] (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  4. a b c Txirri, Mirri eta Txiribiton. (1991). Mando baten gainean (Atzo ttun ttun). IZ - KEA (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mando baten gainean Atzo ttun ttun albumean. (Txirri, Mirri eta Txiribiton. IZ - KEA, 1991) Youtube