Mangostan
Wikipedia(e)tik
Mangostana klusiazeoen (edo Gutiferoen) familiako fruitu-zuhaixka, berez Moluka uharteetakoa baina tropiko aldeko beste herrialde askotan ere landatzen dena (Garcinia mangostana). Hosto zabal larrukara izaten du, fruitu gorria, baia-egiturakoa eta mami zuriz bildutako haziak dituena, baratxuri alearen antzekoak. Haziaren gaineko mamia da jaten dena, eta duen ahogozoagatik oso aintzat hartua da. Fruituaren eta enbor-adarren azalean duen izerdia oihalei kolorea emateko erabiltzen da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.