Manuel Edmilson da Cruz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Edmilson da Cruz
elizbarrutiko apezpiku

1994ko maiatzaren 18a - 1998ko maiatzaren 6a
Pompeu Bezerra Bessa (en) Itzuli - Josef Haring (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Limoeiro do Norte (en) Itzuli
apezpiku laguntzaile

1974ko uztailaren 3a -
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Fortaleza (en) Itzuli
apezpiku laguntzaile

1966ko abuztuaren 8a -
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of São Luís do Maranhão (en) Itzuli
apezpiku tituludun

1966ko abuztuaren 8a -
Elizbarrutia: Vicus Caesaris (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAcaraú1924ko urriaren 3a (99 urte)
Herrialdea Brasil
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Manuel Edmilson da Cruz (Acaraú, 1924ko urriaren 3a) brasildar elizgizona da, Limoeiro do Norteko apezpiku emeritua.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luíza Ferreira da Cruz (beste datuen arabera, Luíza Miranda da Cruz[1]) eta João Batista da Cruzen semea, Acaraún jaio zen 1924ko urriaren 3an[2]. Abenduaren 2an bataiatu zuten Acaraúko parrokian. 1925eko uztailaren 30ean sendotza egin zuen eta 7 urte zituela, lehenengo jaunartzea[3],

Laugarren mailara arte etxean ikasi zuen eta 1932an joan zen eskolara. Txikitatik apaiz izateko gogoa zuen[3].

Sobralgo San Jose apaizgaitegian sartu zen 1937ko otsailaren 4an. 1942an Fortalezako apaizgaitegian ikasten hasi zen. 1948ko abenduaren 5ean apaiztu zen Sobralen eta abenduaren 8an lehen meza eman zuen Acaraún[3].

1956tik 1960ra Sobralgo apaizgaitegiko zuzendari espiritual izan zen. Gainera, latina, ingelesa, frantsesa, portugesa, fisika, kimika eta historia irakasten zituen[3]. Santana ikastetxeko irakasle ere izan zen[4].

1964an Sobralgo elizbarrutia utzi zuen eta Prainhako apaizgaitegira joan zen lan egitera[2].

1966ko abuztuaren 12an Paulo VI.a aita santuak Vicus Caesarisko apezpiku titular eta São Luís do Maranhãoko apezpiku laguntzaile izendatu zuen[5]. Urte bereko azaroaren 6an apezpiku ordenatu zuten[3]. Verbum caro factum (euskaraz: «Hitza gizon egin zen»)[6] leloa hautatu zuen[4].

1974ko uztailaren 3an, Fortalezako apezpiku laguntzaile izendatu zuten[7], 1992an Limoeiro do Norteko administratzaile apostoliko[3] eta 1994ko maiatzaren 18an Limoeiro do Norteko apezpiku[7].

1998ko maiatzaren 6an erretiroa hartu zuen[7].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Comunidades Eclesiais de Base, Seu Espírito e Vida de Oração (1980);
  • Cantador, Poesia e Viola (1980)
  • Política e Emprego no Brasil – Viabilidades e Alternativas (1989)
  • Cordel: ABC do Circulismo; Meu Brasil Terra de Deus; A Briga do Cupim contra o Cristal; Louvação a Dom Aureliano (1989)
  • II Seminário sobre o Homem e a Seca do Nordeste (1992)

Argitaratu gabeak: Ritmo Pascal (poesia); Tabernáculo de Deus com os Homens – Congressos Eucarísticos Internacionais e Nacionais; O Evangelho do Sertão[4].

Ondorengotza apostolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Portugesez) «Genealogia: Clero Católico no Ceará. 4ª e última parte» Famílias Cearenses (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  2. a b (Portugesez) «56 anos de ordenação episcopal de Dom Manuel Edmilson da Cruz» Arquidiocese de Fortaleza 2022-11-06 (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  3. a b c d e f (Portugesez) «Dom Edmilson da Cruz celebra jubileu de ouro de Ordenação Episcopal» Arquidiocese de Fortaleza 2016-10-25 (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  4. a b c (Portugesez) «Dom Manuel Edmilson da Cruz» Arquidiocese de Fortaleza (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  5. (Portugesez) «Católicos do Vale do Jaguaribe comemoram os 80 anos da Diocese de Limoeiro do Norte» Jaguá News 2018-10-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  6. Jn 1:14
  7. a b c (Portugesez) «08 – Dom Manoel Edmilson da Cruz – 1974 a 1994» Arquidiocese de Fortaleza (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  8. (Ingelesez) «Bishop Manuel Edmilson da Cruz» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]