Manuel Egueskoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Egueskoa
Bizitza
JaiotzaEgues1654ko abenduaren 25a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBurgos1729ko apirilaren 11 (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, kapera-maisua eta Kalonjea
Mugimenduamusika barrokoa

Manuel Egueskoa (Egues, 1654ko abenduaren 25a - Burgos, 1729ko apirilaren 11) nafar apaiz eta musikagilea izan zen.

Bere ibilbideari buruzko lehen albisteak Arabakoak izan ziren: 1679tik 1682ra Gasteizko Santa Maria katedralaren kapera-maisu baitzen. 1682an Lleidara abiatu zen, non katedral zaharreko kapera-maisu izan zen.

Kalonjea ordenatua izan ondoren, Burgosko kapera maisu izateko oposizioak irabazi zituen aldeko 27 botorekin, Calahorrako katedraleko kapera maisua zen José Cásedak lortutako hiru botoen aurrean. 1685eko azaroaren 23an kargua hartu zuen.

1691ko urrian Zaragozako katedralera bidali zuten, baina 1692ko otsailean Burgosera itzuli zen. Han lan egin zuen hil arte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]