Manuel Martinez de Ubago

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Martinez de Ubago
Bizitza
Jaiotza1869
Heriotza1928 (58/59 urte)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Manuel Martinez de Ubago Lizarraga (Iruñea, 1869Zaragoza, 1928ko urtarrilaren 16a) nafar arkitektoa izan zen, estilo eklektikokoa, Art Nouveauren eragina ere izan zuena. Arkitektura Madrilen ikasi ondoren, Nafarroan hasi zuen bere jarduera profesionala, baina 1904tik aitzina Aragoin lan egin zuen.[1]

Iruñean eraiki zituen lanen artean, aipagarriak dira Foruen monumentua eta Lehen Zabalguneko etxebizitza batzuk, hala nola, Jose Alonso kaleko 4. zenbakikoa eta Chinchilla jenerala kaleko 6. zenbakikoa.[1][2]

Errefentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Fernández Altuna, José Javier. Martinez de Ubago Lizarraga, Manuel. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2022, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).
  2. Martinez de Ubago Lizarraga, Manuel. Gran Enciclopedia de Navarra, enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]