María Buj Luna

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Buj Luna
Bizitza
JaiotzaZaragoza, 1906
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona, 1967 (60/61 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Teodoro Pascual Cordero (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Philosophy and Letters of the University of Zaragoza (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartxibozaina, historialaria eta liburuzaina
Enplegatzailea(k)Universitat de Barcelona. Biblioteca (en) Itzuli
KidetzaArtxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidego Fakultatiboa

María Buj Luna (Zaragoza, 1906Bartzelona, 1967) kataluniar liburuzaina, artxibozaina eta historialaria izan zen, Aragoiko Filologia aztertzen lagundu zuen eta Bartzelonako Unibertsitateko Medikuntza, Zuzenbide eta Farmazia Fakultateko liburutegiak zuzendu zituen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria, Jerónimo Marcial Buj Garcíaren alaba izan izen, Heraldo de Aragóngo kazetaria, Afrikako gerraren kronista gisa nabarmendu zena, eta Marcial Buj Lunaren arreba, egunkari horren erredaktorea eta “Chas” izengoitiarekin sinatzen zuen karikaturista eta umorista ezaguna.

1921ean, Maria Zaragozako Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultatean matrikulatu zen, eta 1925ean amaitu zuen lizentziatura. Latineko irakasle gisa aritu zen Madrilgo Institutu-Eskolan, harik eta 1931n Artxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidego Fakultatiboaren oposizioak gainditu zituen arte. Badajozko Ogasun Ordezkaritzako artxibora destinatu zuten eta han ezagutu zuen lehen senarra, Teodoro Pascual Cordero.[1] Bi urte geroago, Buj Madrilera joan zen Nekazaritza Erreformarako Institutuko Artxibo eta Liburutegiko zuzendari gisa.[2]

Aragoiko filologia aztertzen lagundu zuen idazkari gisa, eta Aragoiko ahotsen azterketa eta bilduma filologikoarekin jarraitu zuen, María Moliner liburuzain eta lexikografoaren eta Áurea Lucinda Javierre artxibozainaren legatuari jarraituz.

Zaragozan egonaldi labur bat egin ondoren, eta Espainiako Gerra Zibilean senarra hil ondoren, Buj Bartzelonan finkatu zen, eta han berriro ezkondu zen, Apolinar Carrera Ferrerrekin, eta harekin seme bat izan zuen. Unibertsitateko Liburutegian lan egin zuen eta Medikuntza Fakultateko Liburutegia (1944-1959), Zuzenbide Fakultateko Liburutegia (1959) eta Farmaziakoa (1967an hil zen arte) zuzendu zituen.[2]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakusketa aitzindari ilustratuak Zaragozako Unibertsitateko paraninfoan.[3]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010 - María Moliner y las primeras estudiosas del aragonés y del catalán de Aragón. página 113. ISBN 978-84-92582-14-3.
  • 2021 - Legados de mujeres aragonesas de los siglos XIX y XX. Escritoras e intelectuales, artífices de la palabra. Ayuntamiento de Zaragoza. ISBN 978-84-617-8963-4.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abierto, Oficina de Participación, Transparencia y Gobierno. «Legados de Mujer. Ayuntamiento de Zaragoza» www.zaragoza.es.
  2. a b pioneras. María Buj Luna – PIONERAS. .
  3. Guía, Zaragoza. (2021-10-08). «21 DIC – 22 ABR: Exposición ‘Pioneras Ilustradas’ en el Paraninfo» Zaragoza Guia .com.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]