Marajó

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marajó uhartearen argazkia

Marajó Amazonas ibaiaren ahoan kokaturiko uhartea da, Brasilgo Pará estatuan. Uharteak 40.100 km² azalera du (gertuko uharteekin batera 49.602 km²) eta 200.000 biztanle inguru.

Marajó uhartea munduko uharte ur gaziz eta ur gezaz inguraturik handiena da. Belém hiria Amazonas ibaiaren bokalearen hegoaldean dago, uhartearen aurrean.

Sir Walter Raleighek idatzi zuen XVI. mendean bertokoek Marinatambal zioela uharteari. Kolonia garaietan Ilha Grande de Joannes (euskaraz Joannesen uharte handia) izena zuen.

2002 urtean, 2419. Legegintzako Dekretuak Território Federal do Marajó (euskaraz Marajóko Lurralde Federala) sortzea adostu zuen. Dekretuaren arabera Afuá, Anajás, Bagre, Breves, Cachoeira do Arari, Chaves, Curralinho, Gurupá, Melgaço, Muaná, Ponta de Pedras, Portel, Salvaterra, Santa Cruz do Arari, São Sebastião da Boa Vista y Soure udalek osatuko lukete Território Federal berria.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marajó Aldatu lotura Wikidatan