Marci Bowers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marci Bowers
Bizitza
JaiotzaOak Park1958ko urtarrilaren 18a (66 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBurlingame (Kalifornia)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Minnesota Medical School (en) Itzuli
Irakaslea(k)Stanley H. Biber (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakginekologoa, zirujaua, obstetra eta reality television participant (en) Itzuli
KidetzaEuropean Academy of Sciences (en) Itzuli
marcibowers.com
IMDB: nm1770804 Edit the value on Wikidata

Marci Lee Bowers (Ameriketako Estatu Batuak, 1958ko urtarrilaren 18a) sexua berresleitzeko ebakuntzetan aditua den estatubatuar ginekologoa eta zirujaua da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marci Bowers emakume transgeneroa da. 1997an egin zuen emakumerako trantsizioa.

Minnesota Unibertsitateko Medikuntza Eskolan ikasi zuen. Jarraian Washingtongo Unibertsitatean obstretizian eta ginekologian praktikak egin zituen. Ondoren, obstreta eta ginekologo egin zuen lan Seattleko Poliklinikan eta Swedish Zentro Medikoan.

Gero Trinidad eta Tobagora joan zen Stanley Biber zirujauaren ikastun. Biber sexua berresleitzeko ebakuntzen zirujau aitzindarietako bat izan zen, bere ibilbidean zehar milaka ebakuntza eginez. 2003an Biber erretiroa hartu zuenean, Bowersek bere ordez jarraitu zuen.

2010ean Kaliforniara itzuli zen, San Frantziskoko Badiara, Burlingame hirian lan egitera.

Gaur egun sexua berresleitzeko ebakuntzen arloan erreferentziazko zirujauetako bat da.[1] Gainera, emakumeen genitalen mutilazioaren biktimak ere tratatzen ditu.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]