Trinidad eta Tobago

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Trinidad eta Tobagoko Errepublika
Republic of Trinidad and Tobago
Trinidad eta Tobagoko bandera
Bandera

Trinidad eta Tobagoko armarria
Armarria

Goiburua: Together we aspire, together we achieve
(Elkarrekin irrikatzen dugu, elkarrekin lortzen dugu)
Nazio ereserkia:
Forged From The Love of Liberty
Trinidad eta Tobago: kokalekua
Hiriburua Port of Spain
10°40′N 61°31′W / 10.667°N 61.517°W / 10.667; -61.517Koordenatuak: 10°40′N 61°31′W / 10.667°N 61.517°W / 10.667; -61.517
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa1
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Errepublika parlamentarioa
George Maxwell Richards
Patrick Manning
Independentzia
- Data
Erresuma Batutik
1962ko abuztuaren 31
Eremua
• Guztira
• Ura

5.128 km² (172.)
arbuiagarria
Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Dentsitatea

Herritarra

1.075.066 (151.)
227 biztanle/km²

trinitatear
Dirua Trinidad eta Tobagoko Dolarra (TTD)
Ordu eremua UTC (UTC -4)
Interneteko domeinua .tt
Telefono aurrezenbakia +1-868
1 gaztelaniak "izaera berezia" du[1]

Trinidad eta Tobagoko Errepublika Karibe itsasoaren hegoaldean dagoen herrialde independentea da. Bi uharte nagusik (Trinidadek eta Tobagok) eta 21 uharte txikiagok osatzen dute. Handiena Trinidad da, bai zabaleran, baita populazioan ere.

Hiriburua Port of Spain da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trinidad eta Tobagoren mapa.

Herrialdea uhartedia da, 23 uhartez osaturik dagoena.Hego Kariben kokaturik dago, Karibe itsasoaren eta Ozeano Atlantikoaren arten, Venezuelaren ipar ekialdean. Uharteok Antilla Txikien parte dira eta Hego Amerikako alde kontinentaletik oso hurbil daude.

5.128 km² luze-zabal da eta uharte nagusiak, estatuari izena ematen diotenak, Trinidad eta Tobago dira. Trinidad Venezuelatik 11 kilometrora dago eta 4.768 km² luze-zabal izanik, estatuko eremuaren % 93 da. Lauki itxura du eta hiru penintsula ditu. Tobago 30 km iparralderago dago eta 298 km² ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bai Trinidadeko, bai Tobagoko jatorrizko biztanleak Hego Amerikako amerindiarrak izan ziren. Europarrek Trinidad ezagutu orduko, arawakeraz mintzatzen ziren herriak zeuden finkaturik. Kristobal Kolonek Trinidad eriden zuen 1498ko uztailaren 31n, hirugarren bidaian. Trinidad izena eman zion, Hirutasun Santuaren omenez. Halaber, Tobago ere ikusi zuen Kolonek eta Bella Formari izena eman; baliteke, ordea, Tobago izena tobako (tabako) hitzetik etortzea.

XVI. eta XVIII. mendeen artean, Trinidad Guayana probintziako zatia izan zen, Nueva Granadako erregeorderrian, eta hiriburua San José de Oruña zen. 1650az geroztik, Tobago frantsesen menpe egon zen, 1814an Erresuma Batuaren mendera igaro zen eta Espainiak Trinidad 1802an galdu zuen, Napoleondar gerrak zirela kausa. 1889an, bi uharteak elkartuta geratu ziren.

1958an, Karibeko beste kolonia britainiarrekin batera, Trinidad eta Tobagok Mendebaldeko Indien Federazioa osatu zuten. Herriaren Mugimendu Nazionala (MNP), Eric Eustace Williams buru zuela, independentziaren alde borrokatzen hasi zen eta 1962ko abuztuaren 31n lortu. Williamsek 1966ko hauteskundeak irabazi zituen.

Botere Beltza izeneko erakundea matxinatu zen 1970eko urteetan. Larrialdi-estatua ezarri zen. Krisialdi ekonomikoan murgildu zen hamarkada horretan, petrolio-esportazioek gora egin arren. 1976an, errepublika aldarrikatu zen. Horrela, Commonwealthean segitzen badute ere, harezkero Erresuma Batuko estatuburua ez da berea.

Williamsen heriotzaren ostean, 1981ean, George Chambersek hartu zuen boterea. 1986ko hauteskundeetan, MNPren oposizioak —Eraberritzearen aldeko Aliantza Nazionalak (ANR) hain zuzen— irabazi eta Arthur Robinson Lehen Ministroa izan zen. 1990eko uztailean, Jamaat al Muslimeen erakundeko 114 kide, Yasin Abu Bakr buru zutela, estatu-kolpe bat egiten saiatu ziren. Arthur Robinson eta gobernuaren gehiena bahitu zituzten sei egunez. 1991n MNP itzuli zen agintera Patrick Manningekin. 1995ean, Basdeo Panday Lehen Ministro izendatu zuten, bai eta 2000n kargua berretsi ere.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trinidad eta Tobagoko eskualdeak.

Trinidad eta Tobagok 15 administrazio ditu: 9 eskualde (hainbat udalerri dituzte), 5 udalerri eta autonomia eskualde bat (Tobago uharte osoa).

Eskualdeak honakoak dira: Couva-Tabaquite-Talparo, Diego Martin, Penal-Debe, Princes Town, Rio Claro-Mayaro, San Juan-Laventille, Sangre Grande, Siparia eta Tunapuna-Piarco. Udalerriak honakoak dira: Arima, Chaguanas, Point Fortin, Port of Spain eta San Fernando.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Trinidad eta Tobago Aldatu lotura Wikidatan


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)