Margolan Beltzak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Margolanak Goyaren etxean.

Margolan Beltzak (gaztelaniaz, Las pinturas negras) Francisco Goyak bere bizitzako azken urteetan (1819-1823 bitartean) egindako margolan multzo bati ematen zaien izena da. Ilunak eta hunkigarriak dira, eta Goyak erotasunari zion beldurra eta, garai horretarako, gizateriari buruz zeukan iritzi etsia islatzen dituzte.

Goya, 1819an, 72 urte zituela, Quinta del Sordo (Gorraren Etxea) zeritzon bi solairuko etxera joan zen bizitzera, Madrileko kanpoaldean. Etxeari izena aurreko jabearengatik jarri bazioten ere, Goya bera ia guztiz gorra zen garai hartan, 46 urte zituelarik pairatu zuen eritasun baten ondorioz.

Napoleondar Gerrak pasa ondoren, Goyak jarrera mikatza garatu zuen gizakiarenganako. Bertatik bertara zituen ikusiak izua eta ikara. Bitan egona zen hiltzeko zorian, eta gero eta urduriago eta egonezinago bizi zen, berriz gaixotzeko beldurrez. Horrek guztiak eraman zuen Goya Margolan Beltzak deritzaten lanak egitera.

Olio pinturaren bidez eta egongelako eta jangelako hormetan zuzenean margotuta, gai iluneko koadro hunkigarri eta atsekabetu hauek egin zituen Goyak. Inork ez zizkion eskatu, eta ez ziren etxetik ateratzeko. Baliteke Goyak nahi ez izatea publikoak ikus zitzan. Goyak ez zien izenik eman, eta egungo izenak artearen historialariek emanak dira.

Margolanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambox notice.png Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Margolan Beltzak Aldatu lotura Wikidatan