Maria Luisa Petriarena
Maria Luisa Petriarena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, ? |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Errenteria, 1869ko abenduaren 18a |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | ehulea eta bertsolaria |
Maria Luisa Petriarena Xenpelar (Errenteria, - , Errenteria 1869ko abenduaren 18) ehulea eta bertsolaria izan zen. Bertsolari familia batean jaio zen; izan ere, neba Juan Frantzisko “Xenpelar” bertsolari ospetsua zuen, askotan aritu izan ziren elkarrekin. Eta alaba Joxepa Antoni Aranberri Petriarena ere bertsolaria izan zen geroago.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ehulea izan zen Errenteriako fabrika handian, anaia Juan Frantzisko "Xenpelar" bezala.
Neba Juan Frantzisko eta koinata zaindu zituen baztangaz hil baino lehenago, baina bera ere kutsatu zen. Koinata urriaren 25ean hil zen, anaia abenduaren 8an. Maria Luisa egun berean erditu zen Daniela alabaz, bana egun gutxi egin zituzten bizirik ama-alabek: Daniela abenduaren 17an hil zen, eta Maria Luisa 18an; biak baztangaz. Hiru hilabeteko epean baztangak 29 lagun eraman zituen Errenterian. [1][2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bertsozale Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa. «Maria Luisa Petriarena - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
- ↑ Bertsozale Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa. «Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar" - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- PEREZ GAZTELU, Elixabete. Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar". Errenteria: Udala, 2013.
- ZAVALA, Antonio. Xenpelar eta bere ingurua. Auspoa Sail nagusia.
- ZAVALA, Antonio. Errenteriako bertsolari zaarrak. Auspoa bilduma; 74-75.
- (Gaztelaniaz) LARRAÑAGA, Carmen. «Del bersolarismo silenciado».
- ASTIZ, Iñigo. Emakume zen Xenpelar. Berria, 2014-08-29.