Maria Antonia Ozcáriz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Antonia Ocáriz» orritik birbideratua)
Maria Antonia Ozcáriz
Bizitza
JaiotzaBilbo eta Begoña, 1953 (70/71 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, irakaslea eta politikaria
Enplegatzailea(k)Eusko Jaurlaritza  (2009 -  2012)

Maria Antonia Ozcáriz Rubio edo Marian Ozcáriz (Begoña, Bilbao, 1953) euskal herritar matematikaria da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Sailburuordea izan zen 2009tik 2012ra bitartean.[1]

Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan duen Zientzia eta Teknologia Fakultatean ikasi zuen eta Zientzietako Lizentziatura lortu zuen Matematika Atalean.

2009tik 2012ra Hezkuntzako Sailburuordea izan zen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua Isabel Celaá izan zenean eta Patxi López lehendakaria, IX. legegintzaldian. Tarte horretan Hezkuntza Sailak, besteak beste, ekinbide hauetan parte hartu zuen:

  • 'Pribatutasun-tutoretzak Sare Sozialetan' kanpaina jarri zuen martxan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Kanpaina horretan, zenbait bideoen bidez aholkuak zabaltzen ziren, sare sozialetan "pribatutasunaren kudeaketa egokia" sustatzeko.[1][2]
  • Ikasgeletan "ziberbullying-a" detektatzeko jarraibideak eta susmo-kasuetan jarduteko protokoloa zabaldu zituzten.[3]
  • 2010ean hezkuntzarako marko hirueleduna sortu zuten, euskal eskolan modu esperimentalean sartu zutena. Hezkuntza Sailak diseinatutako deialdiak 25 ikastetxe publiko eta 15 itundu banatzeko asmoa zuen, baina eskatzaileak 56 ikastetxe kontzertatu ziren, horien artean 8 ikastola eta 18 ikastetxe publiko bakarrik.[4][5]
  • 2010ean emaitza ona lortu zuten PISA ebaluazioan.[6]
  • 2012an, José Ignacio Wert ministroak sustatutako Hezkuntza Legeak hizkuntza koofizialetarako zirriborroetan planteatzen zuen marjinazio argia zuzentzea lortu zuten.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Europa Press. (2011-01-28). «Protección de Datos y Gobierno vasco impulsan una campaña para "una buena gestión de la privacidad" en redes sociales» www.europapress.es (Europa Press) (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  2. (Gaztelaniaz) Ribes, Vicente. Protección de Datos y Gobierno vasco impulsan una campaña para «una buena gestión de la privacidad» en redes sociales | Gestión de la Protección de Datos. (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  3. (Gaztelaniaz) Efe. (2011-02-14). «El Gobierno vasco edita una guía pionera para detectar el 'ciberbullying' en las aulas | País Vasco | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  4. (Gaztelaniaz) Iglesias, Leyre. (2009-06-25). «74 centros vascos aspiran a introducir el modelo trilingüe de la consejera Celaá | País Vasco | elmundo.es» www.elmundo.es (El mundo) (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  5. Europa Press. (2009-11-01). «El Gobierno vasco acabará con 'el adoctrinamiento' e igualará euskara y castellano | País Vasco | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  6. Irekia. «Irekia - PISA ebaluazioaren emaitzak» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  7. (Gaztelaniaz) Salgado, Ion. (2012-12-05). «Euskal Herria y Catalunya plantan cara al plan de Wert» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]