Leioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Leioa

 Bizkaia
Leioako udaletxea.
Leioako udaletxea.

Leioako armarria

Izen ofiziala Leioa
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Bilbo Handia
Alkatea Eneko Arruebarrena (EAJ)
Herritarra leioar, leioaztar
Koordenatuak 43°19′44″N 2°59′5″W / 43.32889°N 2.98472°W / 43.32889; -2.98472Koordenatuak: 43°19′44″N 2°59′5″W / 43.32889°N 2.98472°W / 43.32889; -2.98472

Bizkaia municipalities Leioa.PNG

Eremua 8,6 km2
Garaiera 50 m
Distantzia 10 km Bilbora
Posta kodea 48940
Biztanleria 30.557 bizt. (2013)
Dentsitatea 3.553,14 bizt./km²
Sorrera 1526ko urriak 31
http://www.leioa.net

Leioa Bizkaiko udalerria da, 1526an sortutakoa. Uribe Kosta eskualdean dago kokaturik, Ibaizabal ibaiaren iparraldean. Udalerria ezaguna da besteak beste, bertan Euskal Herriko Unibertsitatearen errektoretza eta Bizkaiko campusaren egoitza daudelako.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leioa Uribe Kostan kokaturik dago, itsasadarraren eskuinaldean. Mendebaldean Getxorekin egiten du muga, iparraldean Berangorekin, ekialdean Erandiorekin, eta hegoaldean Ibaizabal ibaiarekin. Herriaren erliebea nahiko laua da, 100 metrora heltzen diren mendixka batzuk baino ez daude.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leioa Avanzada errepidea edo Iparragirre Etorbideak zeharkatzen du, Bizkaian trafikorik handiena duten errepideetako bat. Herriaren erdigunea eta udaletxea autobide horren inguruan garatu dira. Leioako beste irudimenezko ardatz bat Ibaizabal ibaitik hurbil dagoen Metro Bilbaoko geltokitik Leioako Campusera igotzen den bidea litzateke. Bide hori tranbia batek egitea proiektaturik dago.

Sakabanaturiko beste hainbat auzo daude, ofizialak hauexek[1]:

Leioako auzo izan ziren[2] Arara, Aretxabaleta, Arostegi eta Ubeda, azken hau gaur egun Sarriena deitua.

Auzo ofizialak ez direnak baina herrian auzotzat hartzen diren leku-izenak: Ikea, Landabaso, Sakoneta, Mendibil, Gaztelueta, Kandela Zubieta...

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leioa, elizate independente gisa 1526ko urriaren 31an sortu zen, hamarrenak kobratzearen gaineko auzi baten epaiaren ondorioz Erandioko elizatetik banatu zenean. Bizkaiko Batzar Nagusietan 26. jarlekua eskuratu zuen (46.a gero).[3]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izeneko bertsio bat deformazio bat da "lea + goña", "hondar-mendixka" esan nahi duena. Lejarreta bezala lejona eratuz, legar + eta uztea da. "Lea" dezala esaten da da 'hondarra' esateko formarik zaharrena. beste udal batzuk bai Leniz-gatzaga, lekeitio-etako bezala.[4][5][6][7]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leioak 30557 biztanle zituen 2013. urtean. Bizkaiko eta Bilbo Handiko beste herri batzuetan ez bezala, 1950eko eta 1960ko hamarkadak ez ziren izan herriaren hazkunde nagusia gertatu zen garaia. Aldaketa handia 1970eko hamarkadan iritsi zen, inguruko beste herri batzuetan beherakada hasita zegoenean. Urte horietan, eta hurrengo hamarkadetan ere, Bilbo eta inguruko herrietako hainbat biztanleren jomuga izan zen Leioa, eskaintzen zituen etxebizitza prezio merkeagoengatik batez ere. Horrez gain, garatu zen industriak Espainiatik hainbat pertsona erakarri zuen.

Gaur egun, biztanleriaren hazkundea motelduz joan da, nahiz eta oraindik jarraitu. Egun etxebizitza garestiagoa da eta gutxiago eraikitzen da; dena den, etorkizunari begira milaka etxe berri eraikiko dira Lamiako eta Udondoko auzoetan.

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leioako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Leioako alkatea EAJko Eneko Arruebarrena da.

Alderdi politikoa Boto kopurua  % Botoak Zinegotziak
EAJ 5502 38,64 % 9
Bildu 2.462 17,29 % 4
PSE-EE (PSOE) 2.402 16,87 % 4
PP 2.129 14,95% 3
EB-B 810 5,69% 1
GUZTIRA 23.794 100 % 21

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren sektore industrial nagusia zerbitzuena da. Hala ere, urtetan garaturiko hainbat industria mota daude: altzairu, kimika, mekanika, beira eta elikadura industria.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Leioako hizkera»

Leioako hizkera ("Layoko berbeté") Leioan hitz egiten den bizkaieraren aldaera da.

Bokalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitz amaieran mugatzailea gehitzean sortzen diren hiatoen emaitzak honakoak dira: -a + a > -é ("neské"); -e + a > -é ("jenté"); -i + a > -í ("mendí); -o + a > -ó ("besó"); -u + a > -ú ("lekú"). Hitz amaierakoa diptongoa bada honako emaitzak daude: -ai + a > -aie ("alaye"); -oi + a > -oia ("balkoya").

Bestalde, bokal itxiek ("i" eta "u") hurrengo "a" baten itxiera eragiten dute ("lagune", "etorrite"). Itxiera hau oso indartsua da, eta muga morfologiko sendoagoak gainditzen ditu ("etorri de", "lagun bet"). Era berean, hitzaren barruan ere gertatzen da aldaketa ("isen" 'izan', "buler" 'bular').

/ej/ diptongoa /aj/ bihurtzeko joera dago, eta /ew/, modu beran, /aw/ ("baye" 'behia', "nauk" 'neuk').

Kontsonanteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko hizkera guztietan gertatzen den bezalaxe, txistukari afrikatu zein frikarien sailak neutraldu egin dira. Txistukari afrikatuak (gaurko sistema ortografikoko <ts, tz> bat egin dute, <tz>ren alde (honela "hutze" 'hutsa'). Frikarietan, ostera, apikariaren aldeko hautua egin da ("gaste" 'gazte', "asa" 'aza').

Hitz hasierako *j beti /y/ ahoskatzen da, maileguei zor zaizkien salbuespen batzuk kenduta ("jente").

Bustidurari dagokionez, ez da lar indartsua: Euskal Herri gehienean arruntak diren /l/ ("ollo" 'oilo') eta /n/-renak ("komisiño" 'batzorde') agertzeaz gain, txistukari apikatua ere palataldu daiteke ("ixerra" 'izarra'), baina salbuespenak ugari dira.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri honetan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Campus nagusia dago kokaturik (baita Errektoregoaren Egoitza). Bertan Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Informazio eta Zientzia Politikoen Fakultatea, Arte Ederretako Fakultatea, Unibertsitateko Lan Harremanen Eskola, Unibertsitateko Erizaintza Eskola, Ostalaritza Eskola dira.

Leioaztar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mikel Gorrotxategi, Iratxe Lasa eta Goizalde Ugarte: Leioako leku-izenak, Euskaltzaindia, Bilbo, 2012.
  2. Mikel Gorrotxategi, Iratxe Lasa eta Goizalde Ugarte: Leioako leku-izenak, Euskaltzaindia, Bilbo, 2012.
  3. (Euskaraz) Leioa a través de su historia liburua: 2. kapitulua
  4. Javier Alonso. «[1]».
  5. Erlantz Ganboa. «Basque names of town and places in Bizkaia».
  6. Lea. «[2]».
  7. Goña. «[3]».

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leioa Aldatu lotura Wikidatan