Maria Fernanda Lay

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Fernanda Lay

Member of the National Parliament of East Timor (en) Itzuli


Presidents of the National Parliament (East Timor) (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaBaucau1954ko azaroaren 10a (69 urte)
Herrialdea Ekialdeko Timor
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa National Congress for Timorese Reconstruction (en) Itzuli

Maria Fernanda Lay (Baucau, 1954ko azaroaren 10a[1]) timortar politikaria da. 2007tik aurrera, Ekialdeko Timorko Parlamentu Nazionaleko kidea da. 2023an, Parlamentu Nazionaleko presidente hautatu zuten eta kargu hori betetzen duen lehen emakume bihurtu zen[2].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Fernanda Lay parlamentuan (2020)

Baucaun jaio zen 1954an. Telekomunikazio-eskola batean graduatu zen Bandungen (Indonesia)[1].

Indonesiak Ekialdeko Timor okupatzen zuen bitartean, Layk Timor Telecomen lan egin zuen[3]. Geroago, AEBetako Nazioarteko Garapenerako Agentzian hasi zen lanean proiektu-zuzendari gisa[4].

Timorren Berreraikuntzarako Kongresu Nazionala izeneko alderdian sartu zen[1]. 2007ko hauteskundeetan, Ekialdeko Timorko Parlamentu Nazionalean eserlekua lortu zuen lehen aldiz, eta 2007ko abuztuaren 6an hartu zuen kargua[4].

2010az geroztik, Ekialdeko Timorko taldeko idazkaria da Portugesezko Herrialdeen Komunitateko Parlamentuko Batzarrean. Gainera, 2010etik 2015era Portugesezko Herrialdeen Komunitateko Emakumeen Sarea zuzendu zuen[1].

2020ko ekainaren 17an, arreta erakarri zuen Parlamentu Nazionalean Olinda Guterresekin borroka batean parte hartzeagatik. Eztabaida batean Layk portugesez hitz egin ostean, Guterresek kritikatu egin zuen eta tetumez hitz egin behar zuela esan zion. Layk erantzun zion konstituzioak portugesa Ekialdeko Timorreko hizkuntza ofizial gisa aitortzen duela. Horrez gain, Guterres kritikatu zuen, ustez, iruzkin arrazistak egiteagatik eta berari «txinatar pirata» deitzeagatik. Fisikoki borrokan hasi ziren biak, eta parlamentuko beste kide batzuek banandu behar izan zituzten[5].

2023ko ekainaren 22an, Parlamentu Nazionaleko presidente hautatu zuten. Kargu hori betetzen duen lehen emakume bihurtu zen[2]. Ekialdeko Timorko presidentea nazioarteko bisita diplomatikoetan kanpoan dagoenean, Lay izango da aldi baterako haren funtzioak hartuko dituen lehen emakumea[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Portugesez) «Maria Fernanda Lay» Parlamento Nacional de Timor-Leste (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  2. a b (Ingelesez) Martins, Filomeno. «Timor-Leste parliament swore in, Maria Fernanda Lay Elected as Speaker of the House» TATOLI Agência Noticiosa de Timor-Leste 2023-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  3. (Ingelesez) Nixon, Rod. (2013). Justice and Governance in East Timor: Indigenous Approaches and the 'New Subsistence State'. Routledge ISBN 978-1-136-51172-1. (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  4. a b (Portugesez) «Maria Fernanda Lay» Parlamento Nacional de Timor-Leste jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-10-29) (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  5. (Portugesez) «Troca de agressões físicas no parlamento de Timor após discussão sobre uso do português» Diário de Notícias 2020-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  6. (Portugesez) «Fernanda Lay eleita presidente do parlamento de Timor-Leste» RTP Notícias 2023-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]