Maria Lopez Sandez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Lopez Sandez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría López Sández
JaiotzaLugo1973ko irailaren 17a (50 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaliziera
Jarduerak
Jarduerakfilologoa
Enplegatzailea(k)Santiago de Compostelako Unibertsitatea
Jasotako sariak

María López Sández, (Lugo, Galizia, 1973ko irailaren 17a) lugoar filologoa, irakaslea, idazlea eta saiakeragilea da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filologia hispanikoan, ingelesean eta galiziera-portugesean lizentziatu zen Santiago de Compostelako Unibertsitatean, eta doktoretza Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan egin zuen Unibertsitate berean tesi honekin: A descrición topográfica, o seu papel na construción dun imaxinario cultural no discurso literario galego ("Cantares gallegos", "Arredor de si" e o ciclo textual de "Tagen Ata"). Galiziako Autonomia Erkidegoko Karrera amaierako saria jaso zuen.[2]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren hezkuntzan jardun zuen irakasle (Fonte Díaz de Touro LHIn eta Negreirako Xulián Magariños BHIn),[3] eta irakasle elkartua izan zen USCko Hezkuntza Zientzien Fakultatean.[4] Ikertzaile gisa, Galiziako literaturak paisaiarekin eta hiri-espazioarekin duen harremanean jarri zuen arreta, baita kartografia espazioaren semiotika aztertzean ere.[5]

Rosalía de Castrori (Rosalía e a paisaxe galega, Os efectos da aculturación en “El cadiceño” de Rosalía de Castro”) buruzko artikuluak eta azterlanak idatzi ditu. Nazioarteko Biltzarretan parte hartu zuen, Rosaliari buruzko ponentziekin (Rosalía de Castroren prosaren Saiakera edo Cantares gallegos izenekoak aztertzeko ikuspegi berriak).[6]

2022an, Galiziako Errege Akademiako akademiko oso hautatu zuten.[7] 2023ko martxoaren 11n Bere sarrera-hitzaldia eman zuen: Onde abrolla o manancial: a paisaxe na raíz do ensaísmo galego.[8]

Galizierazko lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Paisaxe e nación. A creación discursiva do territorio/ Paisaia eta nazioa. Lurraldearen diskurtso-sorkuntza (2008). Galaxia. 216 orrialde ISBN ά9865-130-0.[9]
  • Movendo os marcos do patriarcado/Patriarkatuaren markoak mugitzen Marilar Aleixandrerekin batera.[10] 2021ean egileek berek gaztelaniara itzulia.[11]

Narratiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A forma das nubes/ Hodeien forma (2012). Galaxia. 98 orrialde, 2. argitalpena 2014. urtean.[12] ISBN ά9865-469-1. Gaztelaniaz La forma de las nubes (2015). Mar maior. Itzulpena: Xosé Antonio López Silva.[13]
  • O faro escuro/ Itsasargi iluna (2015). Galaxia. 136 orrialde ISBN ά9865-591-9.[14]
  • A noite da deusa/ Jainkosaren gaua (2020). Galaxia, Costa Oeste. 220 orrialde ISBN ά9151-469-5.

Lan kolektiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2007an Saiakerako Ramón Piñeiro saria, Paisaxe e nación. A creación discursiva do territorio/Paisaia eta nazioa Lurraldearen diskurtso-sorkuntza lanarekin.
  • 2012an Narratiba Laburraren Repsol Saria, A forma das nubes/ Hodeien itxura lanarekin.[16]
  • La Voz de Galicia eleberri-sariaren finalista, El faro oscuro lanarekin

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ISSN https://www.aelg.gal/centro-documentacion/autores-as/maria-lopez-sandez..
  2. «PoesiaGalega: María López Sández» web.archive.org 2011-05-19 (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  3. «María López Sández | MUNCE / VANACEM» www.ub.edu (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  4. (Galizieraz) «Facultades e escolas | Universidade de Santiago de Compostela» www.usc.gal (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  5. «Galaxia de autores» web.archive.org 2012-06-29 (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  6. (Gaztelaniaz) María López Sández. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  7. ISSN https://twitter.com/AcademiaGalega/status/1545726079620489217..
  8. Txantiloi:Gl-ES «María López Sández ingresará como membro de número da Real Academia Galega o 11 de marzo en Lugo» Real Academia Galega 2023-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  9. «Catálogo de libros: Ficha dun libro» web.archive.org 2012-06-29 (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  10. (Galizieraz) Diario, Nós. (2021-03-02). «Marilar Aleixandre e María López reivindican nun libro o feminismo de Pardo Bazán» Nós Diario (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  11. (Gaztelaniaz) Xolda.com. «Bitraga. Biblioteca de tradución galega» bibliotraducion.uvigo.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  12. Txantiloi:Gl-ES «A forma das nubes (VI Premio Repsol 2012)» Editorial Galaxia (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  13. (Gaztelaniaz) Cabeza, Ismael F.. (2016-04-13). «María López Sández: La forma de las nubes» Libros Prohibidos (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  14. Txantiloi:Gl-ES «O faro escuro» Editorial Galaxia (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  15. Txantiloi:Gl-ES «Libres e vivas» Editorial Galaxia (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  16. Txantiloi:Gl-ES galaxiaW. (2012-12-18). «María López Sández recibiu o VI Premio de Narrativa Breve Repsol» Editorial Galaxia (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]