Galizia
- Artikulu hau Iberiar penintsulako herrialdeari buruzkoa da; Europa erdialdeko eskualde historikoa gaitzat duena beste hau da: Galitzia
|
Galiziako Autonomia Erkidegoa |
|||
|---|---|---|---|
| Autonomia erkidegoa | |||
|
|
|||
| Hiriburua | Santiago de Compostela | ||
| Probintziak | Coruña Lugo Ourense Pontevedra |
||
| Herritarra | gailego, galiziar | ||
| Eremua - Espainiaren |
29.574 km² % 5,8 |
||
| Biztanleria - Espainiaren Dentsitatea |
2.767.524 (2006) % 6,28 93,78 bizt/km² |
||
| ISO 3166-2 | ES-GA | ||
| Estatutua | 1981eko apirilaren 28 | ||
| Presidentea | Alberto Núñez Feijóo (PPdeG) | ||
| Hizkuntza ofiziala(k) | galiziera eta gaztelania | ||
| Espainiako Gorteak - Kongresuan - Senatuan |
25 eserleku 19 eserleku |
||
| www.xunta.es | |||
Galizia[1] (galizieraz Galicia edo Galiza, gaztelaniaz Galicia) Iberiar penintsularen ipar-mendebaleko bazterrean dagoen herrialdea da. Politikoki, Espainiako autonomia erkidegoetako bat da. Mendebaldea eta iparraldea Ozeano Atlantikoak inguratzen ditu, ekialdean Asturias eta Leon mugakide ditu, eta Hegoaldean Portugal. 2.8 miloi inguru biztanle zituen (2002), gehienak hiriguneetan: A Coruñan eta Vigon bereziki.
Hiriburua Santiago de Compostela da.
Boterearen organorik gorena Galiziako Xunta da, Galiziako Gobernua alegia.
Eduki-taula |
Geografia
Miño da Galiziako ibairik luzeena, Lugoko probintzian sortu eta Pontevedran itsasoratzen dena.
Pena Trevinca (2.127 m) eta Cabeza de Manzaneda (1.781 m) mendirik altuneak dira, Galizia-Leongo mendigunean kokatutakoak, Ourensen.
Banaketa administratiboa
Galizia lau probintzia, 53 eskualde, 315 udalerri (concello) eta 3.778 parrokiatan banatuta dago.
Probintziak
Hauexek dira Galiziako lau probintzia, biztanleen kopuruaren arabera ordenaturik:
- Coruña: 1.129.141 biztanle (2006).
- Pontevedra: 943.117.
- Lugo: 356.595.
- Ourense: 338.671.
Eskualdeak
Galiziako kostaldean dauden eskualdeak hauexek ditugu, hego-mendebaldetik hasita ipar-ekialderuntz:
O Baixo Miño | Vigo | O Morrazo | O Salnés | Barbanza | Noia | Muros |Fisterra | Terra de Soneira | Bergantiños | Coruña | Ferrol | Ortegal | A Mariña Occidental | A Mariña Central | A Mariña Oriental
Barrualdekoak, aldiz, hauexek ditugu:
A Baixa Limia | A Barcala | A Fonsagrada | A Limia | A Paradanta | A Ulloa | Allariz-Maceda | Arzua | Betanzos | Caldas | Chantada | Lugo | Meira | O Carballiño | O Condado | O Deza | O Eume | O Ribeiro | O Sar | Ordes | Os Ancares | Ourense | Pontevedra | Quiroga | Santiago | Sarria | Tabeiros-Terra de Montes | Terra Cha | Terra de Caldelas | Terra de Celanova | Terra de Lemos | Terra de Melide | Terra de Trives | Valdeorras | Verin | Viana | Xallas
Udalerriak
Hauek dira Galiziako zortzi udalerri nagusiak, biztanleei dagokienez:
- Vigo (Pontevedra) 293.255 biztanle (2006)
- A Coruña 243.320
- Ourense 108.137
- Santiago de Compostela (Coruña) 93.458.
- Lugo 93.450
- Pontevedra 80.096
- Ferrol (Coruña) 76.399
- Vilagarcía de Arousa (Pontevedra) 36.519
Historia
- Antzinako greziarrek galiziarrei καλλαικoι (kalekós) deitzen zieten.
- 1906ko irailaren 30ean Real Academia Galega (RAG) sortu zuten. Manuel Murguia lehenengo presidente izan zen 1923 arte, tarte hartan guztian Rosalia de Castro goraipatuz. Sorrera baino lehen, esan behar da Emilia Pardo Bazan izan zela aitzindari nagusietakoa.
- 1942etik 1977ra RAG erakundeak ia klandestinitatean ibili behar izan zuen, Francoren diktadura dela eta.
- 1982an galizieraren inguruan akordioa lortu zuten arautze lanetan, "Normas ortográficas e morfolóxicas do idioma galego" kaleratuz.
- 1990ean Manuel Fraga Xuntako presidente bihurtu zen, 15 urtez karguan mantenduz.
- 2002ko azaroaren 13an "Prestige" petroliontzia hondoratu zen Coruñako kostaldean ("Costa da Morte"), olio isuri erraldoiak hondamendi ekologiko itzela eraginez.
- 2003an aurreko hizkuntza-arauak berrikusi zituzten.
Kultura
Hizkuntza ofizialak
Galizian galiziera eta gaztelania dira hizkuntza ofizialak. Galizierak portugesarekin harreman estua du, Erdi Aroan hizkuntza bakarra osatu zutelarik.
Literatura
- Galizierazko literatura
- Gaztelaniazko idazle galiziarrak
- Asociación de Escritores en Lingua Galega
- Dia das Letras Galegas
- Galeusca
- Komikia Galizian
Musika
- Folk musika:
- Faltriqueira, Luar na lubre eta Milladoiro taldea.
- Xose Manuel Budiño eta Carlos Nuñez musikariak.
- Rock eta pop:
- Aerolíneas Federales, Golpes Bajos, Os Resentidos, Siniestro Total eta Los Suaves taldeak.
- Anton Reixa eta Luz Casal abeslariak.
Hedabideak
- Telebistak: "TVG".
- Irratiak: "Radio Galega".
- Egunkariak:
- gaztelaniaz: "El Correo Gallego", "La Voz de Galicia" (A Coruña), "Faro de Vigo", "El Progreso" (Lugo), "La Region" (Ourense).
- Galizieraz: "Galicia Hoxe"
- Webguneak: "CPLP".
Galiziar ezagunak
- Rosalia de Castro (1837-1885), idazlea.
- Pablo Iglesias (1850-1925), politikari sozialista.
- Emilia Pardo Bazan (1851-1921), idazlea.
- Ramon Maria Valle-Inclan (1866-1936), idazlea.
- Alfonso Rodriguez Castelao (1886-1950), idazlea.
- Francisco Franco (1892-1975), militar eta diktadore espainiarra.
- Alvaro Cunqueiro. (1911-1981), idazlea.
- Celso Emilio Ferreiro (1912-1979), idazlea.
- Camilo Jose Cela (1916-2002), idazlea.
- Manuel Fraga Iribarne (1922-), politikaria. Xuntaren presidentea.
- Antonio Maria Rouco Varela (1936-), kardinala.
- Manuel Rivas (1957-), idazlea.
- Anton Reixa (1957-), musikari eta idazlea.
- Luz Casal (1958-), abeslaria.
- Luis Tosar (1971-), aktorea.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- Galiziako Turismo Bulegoa (Euskaraz)
- Galizierazko Idazleen Elkartea
- Liburuak (CRTVG-ko webgunean)
- Diskoak (CRTVG)
- Artea (CRTVG)
- Galiziako zentruak
| Espainiako autonomia erkidegoak | ||
|---|---|---|
|
Andaluzia • Aragoi • Asturiasko Printzerria • Balearrak • Ceuta • Errioxa • Euskadi • Extremadura • Galizia • Gaztela eta Leon • Gaztela-Mantxa • Kanariak • Kantabria • Katalunia • Madrilgo Erkidegoa • Melilla • Murtziako Eskualdea • Nafarroa • Valentziako Erkidegoa Bestelako lurrak: Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko uharteak |
||
|
||||||||