Rosalía de Castro
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1837ko otsailaren 21a | |
| Compostelako Donejakue (Galizia) | ||
| Hil | 1885eko uztailaren 15a | |
| Padrón (Galizia) | ||
Rosalía de Castro (Compostelako Donejakue, 1837ko otsailaren 21a - Padrón, A Coruña - 1885eko uztailaren 15a) galizieraz eta gaztelaniaz idatzi zuen idazle galiziarra izan zen, Erromantizismoaren garaikoa.
Galizierazko idazle onenentzat hartua, Rexurdimento edo Pizkundearen bultzatzaile nagusietakoa izan zen. Cantares gallegos eta Follas novas dira bere lanik ezagunenak. Hala ere, liburu gehienak gaztelaniaz idatzi zituen. Emilia Pardo Bazánekin batera, idazle galiziarrik handiena da, biak emakumeak izanda.
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Ama ezkongabe baten alaba zen. Ondoko obran eragin handia izango zuen krisi larria jasan zuen hamabost urterekin. 1857an bere lehen poema liburua eman zuen argitara, La Flor ("Lorea").
1858an Manuel Murguíarekin ezkondu zen, Real Academia Galegaren lehenbiziko presidentea izan zenarekin. Dia das Letras Galegas ekitaldia maiatzaren 17an ospatzen dute bere omenez, Cantares gallegos egun hartan argitaratu baitzuen.
1859. urtean La hija del mar ("Itsasoaren alaba"), emakumearen bizimoduaren inguruko eleberria, idatzi zuen. 1863an amari hil ondoren opa zion A miña mai eta Gaztelarekiko erdeinua darien Cantares galegos ("Galiziar kantuak") poema liburuak ondu zituen. Kontakizunak eman zituen ondoren, Ruinas (1866) eta El caballero de las botas azules ("Bota urdineko zalduna", 1867). 1870-1871. urteetan idatzi zituen Simancasen 1880an Follas Novas ("Hosto berriak") izenburuan bildu zituen poemak.
1885ean, En las orillas del Sar ("Sar-en ibai ertzean") olerki sorta eman zuen gaztelaniaz, bere baitara bilduriko idazlearen gogoeta liriko-erlijiozkoak biltzen dituena.
Hil aurretik bere obra guztiak erre zitzatela eskatu zien Rosalía de Castrok seme-alabei, baina zorionez ez zuten agindua erabat bete. Bere garaiari zegokion moduan, molde erromantikoak aurrera eramaten jakin izan zuen Rosalía de Castrok. Bera da XIX. mendean Galiziak eman zuen idazle garrantzizkoena. Hitz laua eta neurtua landu zituen; amodioaren penak, emakumea, herriaren miseria eta Galiziarekiko atxikimendua izan ziren haien gai nagusiak.
Bibliografia [aldatu]
Olerkiak [aldatu]
- 1857 La Flor
- 1863 Cantares gallegos (galizieraz)
- 1863 A mi madre
- 1880 Follas novas (galizieraz)
Narratiba [aldatu]
- 1859 La hija del mar
- 1861 Flavio
- 1864 Contos da miña terra I edo Conto gallego (galizieraz)
- 1863 El cadiceño
- 1866 Ruinas
- 1866 Las literatas
- 1867 El caballero de las botas azules
- 1881 El primer loco
- 1881 El domingo de Ramos
- 1881 Padrón y las inundaciones
- 1884 En las orillas del Sar
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.