Marie Heurtin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie Heurtin

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie Joséphine Heurtin
JaiotzaVertou1885eko apirilaren 13a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBiard1921eko uztailaren 22a (36 urte)
Heriotza modua: Congestion pulmonairea
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Marie Heurtin (Vertou, Frantzia, 1885eko apirilaren 13Lamnay, Frantzia, 1921eko uztailaren 22) jaiotzez emakume gor-itsua izan zen. Marie ezaguna da Marie Germain mojaren egunerokoetan agertzen delako. Marie Germain bizitza osoa neska gorren hezitekan aritu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marie Heurtin bere familiak ia abandonatuta hazi zen, baina hala ere, aitak uko egin zion neska Nantesko eroetxe batean sartzeari nahiz eta hori egitea urte haietan oso ohikoa izan. 1895ean, Heurtin Larnayko institutu erlijioso batean onartu zuten; Insituzioa Poitierstik gertu zegoen eta Filles de la sagesse kongregazioak eramaten zuen. Moja hauek gazte gorrak jasotzen zituzten laguntzeko asmoz. Laranyn sartu zen une horretatik Marieren bizitza aldatu zen, batez ere Marie Germain mojari esker: moja horrek, hamar urtez, oinarrrietatik hasita, zeinu hizkuntzaren bidez erlazionatzen irakatsi zion, horretarako gor itsuentzako prestatutako hizkuntzaren moldaketa erabiliz.

Heurtinek 25 urte zituenean, 1910ean, gero santua izendatuko zuten Marie Germain, bere irakaslea eta laguna, hil zen. Gertaera horrek gaztea gogor astindu zuen baina, hala ere, ikasten jarraitu zuen. Urteetan, Anne-Marie Poyet mojaren laguntzaz, Braille sistemaren bidez irakurtzen ikasi zuen, orduan. 1910ean, bere ahizpa, Marthe Heurtin, instituzio berean sartu zen, arazo berdintsuekin. 36 urte zituela, 1921eko uztailaren 22an, Marie Heurtin hil zen, biriketako odol metatze baten ondorioz.

Louis Arnould-ek, Poitierseko Unibertsitatearen irakasle, Une âme en prison liburua idatzi zuen Marieren historia azalduz.[1][2]

Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean-Pierre Améris, 2014an, Marie Heurtin film pedagogikoa idatzi eta egin zuen, haren biografian oinarrituta. Locarnoko zinemaldian Variety Piazza Grande Saria eskuratu zuen urte berean.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]