Poitiers

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Poitiers

Poitou-Charentes
Poitiers hill.jpg

Poitiersko armarria

Izen ofiziala Poitiers
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
 Frantzia
Poitou-Charentes
Vienne (86)
Poitiers (burua)
Alkatea Alain Claeys (20082014)
Herritarra poitersar
Koordenatuak 46°34′55″N 0°20′10″W / 46.58194°N 0.33611°W / 46.58194; -0.33611Koordenatuak: 46°34′55″N 0°20′10″W / 46.58194°N 0.33611°W / 46.58194; -0.33611
Poitiers non dagoen adierazten duen Frantzia-ko/-go/-eko mapa
Poitiers
Eremua 42,11 km2
Posta kodea 86000
Biztanleria 91.394 bizt. (2006)
Dentsitatea 2.170,36 bizt./km²
Aglomerazioa Poitiers
INSEE kodea 86194
http://www.mairie-poitiers.fr/

Poitiers[1] (frantsesez pwatje ahoskatua) Frantziako mendebaldeko hiria da, Poitou-Charenteseko eskualdearen eta Vienneko departamenduaren hiriburua.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poitiers Seuil du Poitou izeneko jalkitze-ordokian dago, alde batetik Armorikako eta Erdialdeko Mendiguneak bereizten dituena eta bestetik Akitaniako eta Parisko arroak lotzen dituena. Boivre eta Clain ibaien arteko muinon batean dago. Hirigunea 130 metroko altuera duen muinoaren tontor eta aldapetan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Poitiersko gudua (732)

Limonum izena izan zuen hiriak K. o. III. mendera arte. Elizbarruti garrantzitsu bateko buru izan zen, eta Galiako erlijiogune nagusietakoa bihurtu zen.

732. urtean Karlos Martelen armadak Abd al Rahman ibn Abd Allah al-Gafiqi musulmanaren osteak menderatu zituen gudua, izen bereko hiritik 20 km-ra gertatua. Akitania alderik alde garaile igaro ondoren, Toursera abiatu zen Abd al Rahman, baina Karlos Martelekin egin zuen topo. Haren armada erraz nagusitu zitzaion Abd al Rahami, eta han hil zen Abd al Raham. Europako sarrera galarazi zien garaipen horrek musulmanei.

Normandiarrek behin baino gehiagotan hustu zuten IX. mendean. 1173-1178 bitartean, hiri-gutuna jaso zuen Henrike II.a Plantageneten eskutik, eta 1360an Ingalaterraren mende geratu zen. Bertrand du Guesclinek berreskuratu zuen Frantziarentzat 1372an, eta, Ehun Urteko Gerra amaitutakoan, Karlos erregegaiaren egoitza izan zen eta bertan egokitu zuen legebiltzarra (1423-1436).

1654. urtetik Frantziako iraultzara arte, Poitouko hiriburua izan zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
18 284 18 223 21 465 21 315 23 128 22 000 22 376 26 764 29 277
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
30 873 30 563 31 034 30 036 33 253 36 210 36 878 37 497 38 518
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
39 886 39 302 41 242 37 663 42 347 41 546 44 235 48 456 52 633
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 - -
62 178 70 681 81 313 79 350 78 894 83 448 88 776 - -


Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria (altzairugintza, metalurgia, larrugintza, zurgintza, tresneria mekanikoak) da bertako ekonomia-jarduera nagusia. Poitiers-Biard aireportua eskualdeko aireportua da.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentu ugari gorde ditu hiri zaharrak. Aipagarriak dira, besteak beste, Notre-Dame-la-Grande eliza erromanikoa (XII. m.), San Petri katedrala gotikoa (XII-XVI. m.), San Joan bataiotegia (IV. m., Frantzian dagoen kristau-eraikinik zaharrena ziur asko), XIX. mendeko udaletxea, XII. mendeko dukearen jauregia eta hainbat museo.

Hiritik hurbil Futuroscope parke tematikoa dago.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1900. urtean sortutako Stade Poitevin herriko kirol-kluba da. Boleibol talde bat (Pro A ligan), saskibaloi talde bat, futbol talde amateurra eta errugbi talde profesionala ditu.

PB86 edo Poitiers Basket 86 proA mailan dabil.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poitiersko Unibertsitatea 1431n sortu zuten, egungo Frantziako bigarren zaharrena izanik. Ikasle ospetsuak (François Rabelais; René Descartes; Francis Bacon) izan ditu eta egun 27.000 inguru ditu. Zientziak, geografia, historia edo hizkuntzak irakasten ditu. Gainera hiriak bi ingeniaritza eta bi enpresa goi-eskolak ditu.

Poitiersar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Poitiers Aldatu lotura Wikidatan