Maritxu, nora zoaz?

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maritxu, nora zoaz?
Jatorria
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika eta Zortziko txikia
Hizkuntzaeuskara
TonoaSol maior

Maritxu, nora zoaz? euskal abesti herrikoi bat da. Mariya, nora zoaz? izenez dator testu zaharrenetan, eta Maria nora zoaz izena ere erabili izan da.[1]

Oso bertso ezaguna da. Bertsolaritzan oso sarritan erabiltzen da. Bertsolaritzaren Datu-Basean bat-bateko saioetako grabazioetan 20tik gora erreferentzia agertzen dira.[2]

Doinua zortziko txikiko bertsokeraren ohiko adibidea izaten da, eta Bertsozale Elkartearen datu basean jasota dago, noski.

Partitura eta audioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honela hasten da abestia:[3]

\relative d' 
{\time 2/4 \key g \major  
 d8 g8 g4 fis8 g8 a8 b8 
 g8 a8 b8 c8 b4 a4

 d,8 g8 g4 fis8 g8 a8 b8 
 c8 d8 b8 c8 a4 g4

 b8 c8 d4 e8 d8 c8 b8
 g8 a8 b8 c8 b4 a4

 d,8 g8 g4 fis8 g8 a8 b8 
 c8 d8 b8 c8 a4 g8 r8
}
\addlyrics 
{  
—Ma -- ri -- txu, no -- ra zo -- az 
e -- der ga -- lant ho -- ri?
—I -- tu -- rri -- ra, Bar -- to -- lo, 
nahi ba -- de -- zu_e -- to -- rri.
—I -- tu -- rri -- an zer da -- go?
—Ar -- do -- txo txu -- ri -- a.
—Bi -- ok e -- dan -- go du -- gu
nahi de -- gun guz -- ti -- a.
}

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestia bi pertsonaren arteko elkarrizketa da: lehenik, Bartolo mintzo da; gero, Maritxu.

Abestiaren jatorrizko bertsioak lau ahapaldi ditu,[4] baina lehena da kantatuena eta ezagunena:

«

—Maritxu, nora zoaz
eder galantori?
—Iturrira, Bartolo,
nahi badezu etorri.
—Iturrian zer dago?
—Ardotxo txuria.
—Biok edango degu
nahi degun guztia.

—Maritxu zuregana
biltzen naizenean,
poza sentitutzen det
nere barrenean.
—Bartolo, nik ere det
atsegin hartutzen,
ur bila noanean
banazu laguntzen.

—Maritxu, lagunduko
dizut gaur mendira,
ur fresko eder bila
hango iturrira.
—Iturri eder hortan
dagon ur garbiak,
Bartolo, alaituko
dizkizu begiak.

—Maritxu, pentsatutzen
badezu ezkontzea,
lehendabiziko nitaz
oroitu zaitea.
—Zure mende jartzen naiz
denbora guziko.
—Bartolorekin gaizki
ez zera biziko.

»

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestiaren hainbat bertsio daude. Jatorrizkotzat bildu zen bertsioaz beste, ezagunenetako bat Drindots musika taldearena da, 1990eko hamarkadan moldatua, oinarritzat hartuta alde batetik jatorrizko bertsioa, eta bestetik Lou Reeden eta Velvet Underground musika taldearen Sweet Jane ("Jane goxoa") abestiaren doinua.

Zabalkundea izan duen beste bertsio bat Urkorena da.[5]

Zortziko txikia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortziko txikiko neurria duten beste bertso asko eta asko zuzen zuzenean kanta daitezke Maritxu nora zoaz doinuarekin, euskarazkoak eta nazioartekoak ere bai. Esate baterako, hauek:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Maritxu nora zoaz I» Doinutegia (Bertsolaritzaren Datu-basea) (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  2. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Maritxu nora zoaz. Bat-bateko saioen grabazioak.» bdb.bertsozale.eus (Bertsoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea) (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  3. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Maritxu nora zoaz I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-26).
  4. «Maritxu, nora zoaz?» Euskal Kantutegia (Eusko Ikaskuntza) (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  5. «Maritxu nora zoaz» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]