John Denver

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Denver

John Denver, Estatu Batuetako Senatuko Merkataritza, Zientzia eta Garraio Batzordearen aurrean lekukotasuna egiten, 1985ean.
Datu pertsonalak
Izen osoa Henry John Deutschendorf, Jr.
Ezizena John Denver
Jaio 1943ko abenduaren 31a
Ameriketako Estatu Batuak Roswell, Mexiko Berria
(Estatu Batuak)
Hil 1997ko urriaren 12a
(53 urte)
Ameriketako Estatu Batuak Pacific Grove, Kalifornia
(Estatu Batuak)
Webgunea http://johndenver.com/

John Denver, jaiotzez Henry John Deutschendorf, Jr. (1943ko abenduaren 31a, Roswell, Mexiko Berria - 1997ko urriaren 12a, Pacific Grove, Kalifornia) estatubatuar abeslari, kantautore eta ekintzaile bat izan zen. Hil zenean, Kaliforniako kostaldean musikaren historian disko gehien saldu dituen bost kantagileetako bat zen. Bazituen urrezko hamabi disko eta platinozko lau disko.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964an arkitektura -ikasketak bertan behera utzi, eta musikaren munduan buru-belarri sartu zen. Los Angelesera joan zen, eta The Chad Mitchell Trio taldean hasi zen jotzen. Aldi berean, beste musikari batzuentzat kantak idazten zituen, eta arrakasta handia lortu zuen Banoa hegazkin batean abestiarekin.

Batez ere, folk eta country musika landu zituen, eta 1971n izugarrizko arrakasta izan zuen beste disko bat argitaratu zuen: Take me home, country roads (1971, Eraman nazazue etxera, herribideok). Haren ondotik Thank God I'm a country man (Eskerrak Jainkoari herriko seme bat naizen) eta Calypso heldu ziren.

1980ko hamarraldian zentral nuklearren zabalkundearen aurkako protestetan parte hartu zuen, eta hurrengo hamarraldian ingurune naturalak babestearen aldeko kanpainetan. Hain zuzen, foken erreserba natural baten gainean hegaldatzen ari zela hil zen: 1997ko urriaren 12an, Kalifornia estatuko Monterey udalerrian, beira-zuntzez egindako Rutan Long-EZ hegazkin esperimentala gidatzen ari zen, eta hegazkina itsasora erori zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren abesti ospetsuenen artean Take Me Home, Country Roads, Leaving on a Jet Plane, Rocky Mountain High, Calypso eta Annie's Song daude; azken abesti horren doinua izan zen Egan musika-taldeak Behin batean Loiolan abestian erabili zuena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Denver Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]