Markoren Ebanjelioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Marko, Ebanjelioa idazten

Markoren Ebanjelioa Jesukristoren bizitza eta eginak kontatzen dituzten lau ebanjelio kanonikoetakoa da. Adituen arabera lehenengo idatzitako ebanjelioa da, gutxi gorabehera K.o. 65 urtean agertu zela diote. Ebanjelio honen idazlea Marko da, Itun Berriko zenbait pasartetan agertzen da, besteak beste San Pauloren jarraitzaile gisa.

Ebanjeliorik laburrena da, Jesusen bataiotik piztuerara artekoak kontatzen ditu. Jatorri heleniarreko kristauei idatzita dagoela dirudi, gehienbat Israel herriaren hizkuntza eta erlijioa ezagutzen ez dituztenei egindako azalpenak agertzen direlako. Adituen arabera ebanjelio hau Erroman idatzi zen.

Lehenengo idatzi zen ebanjelioa izanda, besteengan eragin handia izan du, bereziki Mateoren eta Lukasen ebanjeliotan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Markoren Ebanjelioa Aldatu lotura Wikidatan