Martin (3. denboraldia)
Martin (3. denboraldia) | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Martin umorezko telesailaren 3. denboraldia 2005eko urriaren 7an estreinatu zen ETB 1en. Atal berriak ostiraletan emititzen ziren, iluntzeko 21ː55etan. Hirugarren denboraldia 13 atalez osatua dago. Tentazioa ekoiztetxearen jatorrizko ideian oinarritua eta Globomediarekin batera ekoitzia, Mikel Lejarza, Eneko Olasagasti, Patxi Alonso eta Fernando Bernues izan ziren produkzio eragileak. Grabaketak 2005ko udan zehar egin ziren ETBren Miramongo estudioetan.
Aktoreak eta pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jarraian aktore nagusiak (denboraldiaren hasierako kredituetan agertzen direnak), errepikakorrak (denboraldiko atal batean baino gehiagotan agertzen direnak) eta gonbidatuak (denborladiko atal bakarrean agertzen direnak) bereizten dira. Aktore taldeari dagokienez berrikuntza nagusia Iban Garateren parte-hartzea izan zen, Manuren paperean. Pertsonaia errepikakor gisa agertu zen, ia denboraldiko atal guztietan, eta telesailak aurrera egin ahala pertsonaia nagusietako bat bihurtu zen. Era berean hirugarren denboraldian Martintxoren pertsonaia sartu zen telesailean, Marina Otaegi haurrak hezurmamitua.
Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Zuzendaria | Gidoilaria(k) | Emisio data | Ikusleak | Audientzia |
---|---|---|---|---|---|---|---|
30 | 1 | «Martintxo» | Lurdes Bañuelos | Patxo Telleria | 2005eko urriaren 7a | ||
| |||||||
31 | 1 | «Irakasle berria» | Lurdes Bañuelos | Patxo Telleria | 2005eko urriaren 14a | ||
| |||||||
32 | 3 | «Hau nekea» | Lurdes Bañuelos | Mireia Gabilondo | 2005eko urriaren 21a | ||
| |||||||
33 | 4 | «Udare denboraldia» | Lurdes Bañuelos | Jose Antonio Perez | 2005eko urriaren 28a | ||
| |||||||
34 | 5 | «Gizona bere bakardadean» | Lurdes Bañuelos | Nagore Aranburu | 2005eko azaroaren 4a | ||
| |||||||
35 | 6 | «Bataioa» | Lurdes Bañuelos | Asier Altuna & Telmo Esnal | 2005eko azaroaren 11 | ||
| |||||||
36 | 7 | «Afrikako deia» | Eneko Olasagasti | Pako Aristi | 2005eko azaroaren 18a | ||
| |||||||
37 | 8 | «Guija» | Eneko Olasagasti | Asier Altuna & Telmo Esnal | 2005eko azaroaren 25a | ||
| |||||||
38 | 9 | «Festa barik» | Eneko Olasagasti | Harkaitz Cano | 2005eko abenduaren 2a | ||
| |||||||
39 | 10 | «Ezkutuko nortasuna» | Lurdes Bañuelos | Jose Antonio Perez | 2005eko abenduaren 9a | ||
| |||||||
40 | 11 | «Apar arteko egunak» | Lurdes Bañuelos | Harkaitz Cano | 2005eko abenduaren 16a | ||
| |||||||
41 | 12 | «Korapiloak» | Eneko Olasagasti | Kike Diaz de Rada | 2005 | ||
| |||||||
42 | 13 | «Hormonak pil-pilean» | Eneko Olasagasti | Patxo Telleria | 2005 | ||
|