Martin Bormann

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:57, 16 apirila 2015
Martin Bormannen erretratua

Martin Bormann (Halberstadt, Saxonia-Anhalt, 1900eko ekainaren 17a - Berlin, 1945eko maiatzaren 2a) Alemaniako politikari nazia izan zen. 25 urte zituela Alderdi Nazional Sozialistako kide egin zen. SSetako jenerala izan ondoan, Rudolf Hessen lekua hartu zuen alderdi naziko kantzelaritzan (1941). Hitlerren idazkaria izan zen 1943. urtean, eta juduak eta poloniarrak ezabatzeko proiektu basatiak bultzatu zituen. Hitlerrek bere aginduen betearazle izendatu zuen. Bormann desagertu egin zen Berlinen 1945eko maiatzaren 2an. Orain arteko ikerketek ez dute argitu Berlinen hil ote zen ala Hego Ameriketan bizi den. Nurenbergeko epaimahaiak hiltzera kondenatu zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Bormann Aldatu lotura Wikidatan