Martin Bormann
Wikipedia(e)tik
Martin Bormann Alemaniako politikari nazia izan zen (Halberstadt, Saxonia-Anhalt, 1900 - Berlin, 1945?). 25 urte zituela Alderdi Nazional Sozialistako kide egin zen. SSetako jenerala izan ondoan, Rudolf Hessen lekua hartu zuen alderdi naziko kantzelaritzan (1941). Hitlerren idazkaria izan zen 1943. urtean, eta juduak eta poloniarrak ezabatzeko proiektu basatiak bultzatu zituen. Hitlerrek bere aginduen betearazle izendatu zuen. Bormann desagertu egin zen Berlinen 1945eko maiatzaren 2an. Orain arteko ikerketek ez dute argitu Berlinen hil ote zen ala Hego Ameriketan bizi den. Nurenbergeko epaimahaiak hiltzera kondenatu zuen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.