Martin Gardner

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Martin Gardner (Tulsa, Oklahoma, 1914ko urriaren 21 - Norman, Oklahoma, 2010eko maiatzaren 22) matematikaren eta zientziaren dibulgazioan aritutako amerikar idazle bat izan zen. Jolas-matematikari buruz idatzitako lanengatik nabarmendu zen eta entzutetsuak izan ziren Scientific American aldizkarian idatzitako zutabeak (1956-1981), matematikaren inguruan. Horrela, geroago hain ezagunak diren Tangram jolasa, fraktalak edo Escherren lanak irakurleriari aurkeztu zizkion bertatik lehenengo aldiz.

Pseudozientziaren aurka ere jardun zuen, The Skeptical Inquirer aldizkarian 1983tik 2002ra arte zutabea idatziz (Notes of a Fringe-Watcher) eta Ikerketa eszeptikorako Komitea antolatuz. Haur-literatura ere idatzi zuen. Guztira, 70 liburu baino gehiago argitara eman zuen, filosofia, matematika problemak, paradoxak, kriptografia, buruhausgarriak, Sam Loyd edo Henry Dudeney bezalako autore anglosaxoiren enigma klasikoak... gai harturik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1914 urtean jaio zen Oklahomako Tulsa hirian, petrolio-enpresaburu aberats baten seme. Chicagoko Uinbertsitatean filosofiako titulua eskuratuta, II. Mundu Gerran parte hartu zuen. 2000 urtean hil baitzen, Charlotte Greenwald izan zuen bizilagun 48 urtez. Bi seme, James eta Tom, eta hiru biloba utzi zituen, 2010eko maiatzaren 22an Norman hiriko ospitalean hil zenean.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Gardner Aldatu lotura Wikidatan
Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.