Martirien basoa

Koordenatuak: 31°46′50″N 35°03′40″E / 31.7806°N 35.0611°E / 31.7806; 35.0611
Wikipedia, Entziklopedia askea
Martirien basoa
Motabaso eta Holocaust memorial (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak31°46′50″N 35°03′40″E / 31.7806°N 35.0611°E / 31.7806; 35.0611
Suaren pergaminoa.

Martirien basoa (hebreeraz: יער הקדושים‎) (Ya'ar HaKdoshim) Bigarren Mundu Gerran, Holokauston hil ziren juduen oroimenean Israelen babestutako basoa da. Jerusalem inguruan dago, Eshtaol basoaren ondoan, Beit Meirretik gertu. Bertan sei milioi zuhaitz daude, naziek hil zituzten juduak bezain beste.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basorako lehenengo zuhaitzak 1951. urtean antolatu zuten.[1] B'nai Brith judu zerbitzuen erakundeak zuhaitzen landaketaren zati handi bat Jewish National Fund bidez finantzatu zuen.[2] Holokaustoaren biktimak gogoratzeko basoan landatutako zuhaitzez gain, hainbat oroigarri eraiki dira:

  • Suaren pergaminoa, Nathan Rapoportek egin zuen brontzezko eskultura handia. Torako pergamino bikoitz baten itxura du: batean antzinako eta gaur egungo juduen herriaren suntsipen eszenak irudikatzen dituena, eta, bigarrenean, nazio birsortzearen eszenak irudikatzen dituena.
  • Martirien haitzuloa, holokaustoaren biktimen oroimenarekin hausnarketa eta komunio gune gisa garatu zen haitzulo naturala.
  • Ana Frank Memoriala, Frank familia eta beste batzuk ezkutatu ziren eranskina irudikatzen duen kubo handi bat da eta handik ikus zitekeen gaztainondo baten irudia jasotzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]