Mary Ann Mantell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mary Ann Mantell

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Ann Woodhouse
JaiotzaPaddington1795eko apirilaren 9a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaChepstow Villas (en) Itzuli1869ko urriaren 20a (74 urte)
Familia
AitaGeorge Edward Woodhouse
AmaMary Ann Robson
Ezkontidea(k)Gideon Mantell (en) Itzuli  (1816 -  ezezaguna)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzientzia ilustratzailea, paleontologoa eta litografoa
Lan nabarmenak
IMDB: nm9057905 Edit the value on Wikidata

Mary Ann Mantell, jaiotza-izenez Mary Ann Woodhouse (Londres, Ingalaterra, 1795eko apirilaren 9a - Londres, 1869ko urriaren 20a)[1] britainiar paleontologoa izan zen. Iguanodon-aren aurreneko fosila aurkitu zuen eta bere senarra zen Gideon Mantellentzako hainbat ilustrazio egin zituen[2].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londresko Padddington auzoan jaio zen Mary Ann Woodhouse[3]. 1816an Gideon Mantell doktorearekin ezkondu zen eta Sussex konderriko Lewes herrian bizi izan ziren.

Iguanodon-aren aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Ann Mantellek aurkituriko hortza, berak ilustratua.

Senarrarekin batera fosil bilketan aritzen zen eta hark gaixo bat artatu zuen 1822ko egun batean hortz handi bat aurkitu zuen. Gideon Mantellek Charles Lyellen bidez Georges Cuvier paleontologo famatuari helarazi zion. Hark ordea errinozero baten hortza zela ondorioztatu zuen[4].

Hurrengo urteetan hortz berriak aurkitu zituzten. 1824an William Bucklandek ikusi zituenean, narrasti erraldoi batenak zirela esan zuen eta Mantelldarrek fosil berriak bidali zizkioten Georges Cuvierri. Cuvierrek oraingoan onartu zuen saurioen hortzak zirela eta 1825ean Londresko Royal Society elkartean aurkezpen formala egin zuen Gideon Mantellek.

Hortza aurkitu zen Tilgate basoan indusketak abiatu zituzten eta fosil osoago bat aurkitu zuten, aurrehistoriako narrasti dinosauroen lehenengo froga argia kontsideratzen da[5].

Mary Ann Mantellek aurkituriko fosilen litografia ederrak egin zituen eta senarrak hainbat argitalpenetan erabili zituen, paleontologiaren munduan inpaktu handia sortaraziz; The Fossils of the South Downs (1822) eta Illustrations of the Geology of Sussex (1827). Aurrez uste zen dinosauroak haragijaleak zirela eta Iguanodon-a belarjalea izanik paleontologia mailan iraultza ekarri zuen[2].

Familia bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantell bikotea ikerketa talde bikaina izan bazen ere, beraien arteko harremana gaiztotuz joan zen eta azkenean dibortziatu egin ziren. Hiru seme alaba izan zituzten, ezagunena Zeelanda Berrian zientzialari eta politikari handia izango zen Walter Mantell[6].

Dibortziatu ondoren Gideo Mantellek hartu zituen seme-alabak berarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. www.ancestry.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  2. a b academic.brooklyn.cuny.edu (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  3. Turner, Susan; Burek, Cynthia V.; Moody, Richard T. J.. (2010). «Forgotten women in an extinct saurian (man's) world» Geological Society, London, Special Publications 343 (1): 111–153.  doi:10.1144/sp343.7. ISSN 0305-8719. (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  4. BUREK, C. V. & HIGGS, B.. The Role of Women in the History of Geology. Geological Society, London, Special Publications, 281, 1-8 or..
  5. Txantiloi:En-NZ «Female fossil hunters: Mary Ann Mantell, Mary Anning, and Joan Wiffen» Te Papa’s Blog 2018-10-12 (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  6. Ogilvie, Marilyn Bailey; Harvey, Joy Dorothy. (2000). The biographical dictionary of women in science : pioneering lives from ancient times to the mid-20th century. New York : Routledge ISBN 978-0-415-92040-7. (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).