Mary Hayden Pike

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mary Hayden Pike
Bizitza
Jaiotza1824ko azaroaren 30a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza1908ko urtarrilaren 15a (83 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Frederick A. Pike (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCharlestown Female Seminary (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Mary Hayden Pike, jaiotzez Mary Hayden Green, (Eastport, Maine, 1824ko azaroaren 30a1908ko urtarrilaren 15a) estatubatuar idazlea izan zen, Mary Langdon eta Sydney A. Story, Jr. izengoitiak erabiltzen zituena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hannah Claflin Hayden eta Elijah Dix Green merkatariaren alaba, Eastporten jaio zen 1824an. Calaisen ikasi zuen eta han baiaiatu zuten erreka izoztu batean, hamabi urte zituela. 1843an Charlestowneko Emakumeen Seminarioan (Massachusetts) graduatu zen, eta 1846an Frederick A. Pike politikariarekin ezkondu zen.

Pikeren idazlanik ezagunena da Ida May, esklabotzaren aurkako eleberri sentimentala, 1854an argitaratua. Pertsonaia nagusia Pennsylvanian bahitu zuten, azala tindatu zioten eta esklabotzat saldu zuten[1]. Liburu hau berehala alderatu zuten Osaba Tomen etxolarekin, eta William Cullen Bryant poetak eleberri hau Harriet Beecher Stowek idatzitakoa zela suposatu zuen[2]. Lehen bi urteetan 60.000 ale saldu zuten. Frederick Douglass' Paper aldizkariak asko sustatu zuen eleberria[3].

Geroago Pikek beste bi eleberri argitaratu zituen: Caste (1856), legez beltza zela enteratu zuen emakume zuri bati buruzkoa, eta Agnes (1858), Ameriketako Estatu Batuetako indigenei buruzkoa[3].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ida May: a Story of Things Actual and Possible (1854, Mary Langdon izengoitiaz)
  • Caste: A Story of Republican Equality (1856, Sydney A. Story, Jr. izengoitiaz)
  • Agnes (1858)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Clymer, Jeffory A. (2013). Family Money: Property, Race, and Literature in the Nineteenth Century. New York: Oxford University Press, 59 or. ISBN 978-0-19-989770-4..
  2. (Ingelesez) Morgan-Owens, Jessie. (2019). Girl in Black and White: The Story of Mary Mildred Williams and the Abolition Movement. W. W. Norton & Company ISBN 9780393609257..
  3. a b (Ingelesez) Clymer, Jeffory A. (2013). Family Money: Property, Race, and Literature in the Nineteenth Century. New York: Oxford University Press, 171 or. ISBN 978-0-19-989770-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Maine
Artikulu hau Maineko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.