Mastermind

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Itzalpean, Mastermind jokoan asmatu beharreko kode sekretoa. Jokalariak gehienez 7 saialditan asmatu behar du kodea. Lehenengo saialdian kolore bat asmatu du bere lekuan (berdea) eta horregatik kode sekretoa idatzi duen beste jokalariak ale beltz bat margotu du. Kokapen okerrean dagoen beste kolore bat ere asmatu du (gorria) eta horregatik jokalariak ale zuri bat margotu du.

Mastermind, euskaraz Buru-maisu, bi jokalarirentzako buru-jokoa da.

Zenbait margo eta paper bat aski dira jokatzeko. Jokalarietako batek 4 (edo beste kopuru bat) biribil margotzen du paper zati batean zenbait koloretan, berak nahi duen bezala, koloreak errepika daitezkeela, zerrendan eta era ordenatuan, eta beste jokalariari erakutsi gabe. Beste jokalariaren helburua margo zerrenda ordenatua edo kode sekretoa ebatzi edo asmatzea da, aurrez finkaturiko saialdi kopuru bat pasa baino lehen. Horretarako, asmatu behar duen jokalariak kode sekretoa asmatzen saiatzen da beste paper batean kode bat jarriz eta kode sekretoa duen jokalariak zenbat kolore asmatu duen, bere lekuan behar bezala kokaturik (irudian, ale beltzez) eta beste leku batean (irudian, ale zuriz), adierazten dio. Bi kopuru horiek zein diren jakinik eta logika erabiliz, beste jokalariak, saialdi kopurua gainditu baino lehen, asmatu behar du kode sekretoa zein den.

Egun, Mastermind jokoa merkatal marka bat da. Merkatal bertsioan, ohizko bertsioa ere badena, 6 kolore ezberdin daude aukeran eta kodea kolore laukote ordenatu bat da. 10 edo 12 saialditan ebatzi behar da kodea.

Ebazpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aukerako 6 koloreko bertsioan, 4 koloreko kode baterako, 64=1296 aukera ezberdin daude kodea osatzeko, aukerako kode bakoitza errepikatuzko aldakuntza bat izanik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mastermind Aldatu lotura Wikidatan