Masusta (sasiaren fruitua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rubus fruticosus espezieko hainbat masusta.

Masusta Rubus generoko espezie gehienek ematen duten fruitua da; ohikoena Euskal Herrian ezagutzen diren masusten artean, sasi edo laharretan hazten den masusta hauxe baita (masustondoak ematen duena masusta beste fruitu bat da). Fruitu jangarria da, zapore gozokoa. Sasi-masusta ere esaten zaio fruitu honi[1].

Fruitua heldu baino lehen, lore zuri edo arrosakarak izaten dira, 2-3 cm zabal. Heldu baino lehen, masustak gorriak dira eta heltzean, beltz urdinkarak.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Masusta gorriak postre baten lagungarri.

Zerrenda honetako Rubus generoko espezie batek (Rubus idaeus) masusta gorriak edo mugurdiak ematen ditu, sasietako masustaren antza handia duena baina, euskarazko izenak adierazten duen bezala, heltzean gorria dena. Jateko oso egokia da masusta gorria, bere garai onena uda amaiera eta udazken hasiera dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]