Matt LeBlanc

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Matt LeBlanc
Matt LeBlanc
Datu pertsonalak
Izen osoa Matthew Steven LeBlanc
Jaio 1967ko uztailaren 25a (47 urte)
Newton, Massachusetts (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Friends
Episodes
All the Queen's Men
Sariak Telesaileko gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala (2012)
IMDB IMDBko fitxa


Matthew Steven LeBlanc (Newton, Massachusetts; 1967ko uztailaren 25a) Matt LeBlanc bezala ezaguna, aktore estatubatuarra. Joey Tribbiani paperagatik famatua Friends telesailean (1994-2004).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matt LeBlanc 1967ko uztailaren 25a jaio zen Newtonen (Massachusetts). Bere ama (Patricia Grossman) pertsonal-burua zen, eta bere aita (Paul LeBlanc) mekanikaria. Ama jatorri italiarrekoa zen, eta aita berriz, franko-kanadarra.

Zurgintza ikasi zuen, eta ikasketak amaitzean New Yorkera joan zen. Bertan antzezle lanetan hasi zen Flo Greenberg-en babesean, eta Private Wars, Out of Gas On Lover's Leap eta A Streetcar Named Desire antzerki-lanetan lortu zituen paperak. 1987an telebista-iragarkietan egin zuen lana: Levi's 501, Coca-Cola, Doritos, Milky Way, Tomato Ketchup Heinz.

1988an TV 101 telesailean paper protagonista lortu zuen, eta Los Angelesera joan zen bizitzera. 1990. urtean Jon Bon Joviren Miracle bideoklipean antzeztu zuen, eta 1991ean Alanis Morissetteren Walk Away bideoklipean.

LeBlancek arrakasta lortu zuen Friends telesailean, Joey Tribbianiren pertsonaia antzezten. Pertsonaia honekin Emmy sari bat lortu zuen. Telesailak hamar denboraldi iraun zuen, eta 2004an amaitu zen.

Gerora, LeBlancek Ed (1996), Lost in Space (1998), Charlie's Angels (2000), eta All the Queen's Men (2001) filmetan ere lan egin du.

Maiz izan da aukeratua italiar-amerikarren paperak egiteko.

2010. urtean bizitza publikora itzuli zen, Episodes telesailarekin. Telesail honekin 2011eko Emmy sarietarako proposatua izan zen.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003. urtean LeBlanc Melissa McKnight modeloarekin ezkondu zen, eta 2004. urtean alaba bat izan zuten (Marina). 2006. urtean LeBlanc eta McKnight dibortziatu ziren.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Papera Informazio gehiago
1988 TV 101 Chuck Bender
1990 Anything to Survive Billy Barton Telebistarako filma
1991 Married... with Children Vinnie Verducci
Red Shoe Diaries Kyle "Just Like That", "Kidnap" pasarteak
1993 Grey Knight Terhune
1994 Reform School Girl Vince Telebistarako filma
Lookin' Italian Anthony Manetti
Friends Joey Tribbiani 10 denboraldi, 1994–2004
1996 Ed Jack 'Deuce' Cooper
1998 Lost in Space Major Don West
2000 Charlie's Angels Jason Gibbons
2001 All the Queen's Men O'Rourke
2003 Charlie's Angels: Full Throttle Jason Gibbons
2004 Joey Joey Tribbiani 2 denboraldi, 2004–2006
2011 Episodes Matt LeBlanc Bigarren denboraldia laster

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Saria Lana
1995 Screen Actors Guild Awards Friends
2002 Teen Choice Awards Friends
2005 People's Choice Awards Friends
2012 Urrezko Globo Sariak Episodes
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Matt LeBlanc Aldatu lotura Wikidatan