Maya Hansen

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Maya Hansen

Bizitza
JaiotzaMadril, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmoda-diseinatzailea

Maya Hansen (Madril, 1978)[1]madrildar moda-diseinatzailea da. 2000. urtean Porto Fashion Award saria irabazi zuen Santiago Calatrava arkitekto valentziarrean inspiratutako bilduma batekin. 2001ean Smirnoff Fashion Awards sarien bigarren saria irabazi zuen.[2]

Charo Izquierdo, Eduardo López Huertas, María Escoté, Manuela Carmena eta Maya Hansen, Madrileko Cibeles Fashion Week 2017 otsaila

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maya Carbajal Alex-Hansen Madrilen jaio eta hazi zen. Aita argentinarra eta ama daniarra ditu.[3]

Madrilgo Moda Diseinuko Goi Mailako Zentroan ikasi zuen eta ohorezko matrikularekin graduatu zen 2002an.[2]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002ko otsailean aurkeztu zuen lehen bilduma Gaudí Fashion Show-en.

Maya Hansen marka 2004an sortu zuen, eta, 2006tik aurrera,batez ere kortseetan espezializatu zen.

2009an Cup Cakes Around the World bilduma aurkeztu zuen Valentziako Modaren Astean. Bildun¡ma horrek tartak zituen oinarri.[4]

Maya Hansen 2010ean hasi zen EGO Madrid Cibeles Fashion Week delakoan AW'10 Heavy Metal Couture bildumarekin, eta 2010eko irailean L' Oreal Prize saria irabazi zuen, SS11 Lace Wings’[2] bilduma duen diseinatzaile gazte baten bilduma onenarentzat.

AW'11 Queens of Spain bildumak oihartzuna izan zuen munduan, eta Lady Gagak bere hainbat jantzi erabili zituen. Hedapen handi horren ondorioz, SS12 Knotted bilduma aurkeztu zuen Cibeles Fashion Show Madrid-en, Espainiako moda-ospakizun garrantzitsuenean.[2]

María Escoté eta Maya Hansenen desfilea, Madril Fashion Week, 2017 otsaila

AW 5th Ave bilduma izan zen Mercedes -Benz Fashion Week Madrid-en aurkeztu zuen lehen bilduma, eta, geroago, Parisko 2012ko moda-astean.[2] New Yorkeko 5. etorbidean inspiratu zen, eta Diorren New Look motako bilduma izan zen, alfonbra gorria, zinema amerikarreko aktoreak eta zuri-beltzeko filmei keinu eginez.[5]

2012an, Skully Tulum bilduma Mexikoko floran, faunan, kolorean eta argian, Frida Kahlon, kalaberetan eta birjinetan inspiratuta zegoen.[6]

Hainbat pertsona ospetsu jantzi ditu: Lady Gaga, Anne Igartiburu, Juncal Rivero, Txus Di Fellatio, Pilar Rubio, Paula Vázquez, Malena Costa, Paz Vega, Carolina Bang, Noelia López, Soraya Arnelas, Adriana Abenia eta Romina Belluscio.[4]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Modapedia de Maya Hansen» Modapedia 2013-11-04 (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  2. a b c d e Maya Hansen web. .
  3. Maya Hansen. .
  4. a b Muñoz, Rafael. Rafael Muñoz entrevista a Maya Hansen. .
  5. Maya Hansen. .
  6. Rodríguez, Patricia. (3 de septiembre de 2012). Maya Hansen: 15 razones por las que viajar a México. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]