Megan Fox

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Megan Fox
Megan Fox
Datu pertsonalak
Izen osoa Megan Denise Fox
Jaio 1986ko maiatzaren 16a (28 urte)
Rockwood (Tennessee Ameriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Transformers
IMDB IMDBko fitxa


Megan Denise Fox (1986ko maiatzaren 16a, Rockwood, Tennessee, AEB -) aktore eta modelo estatubatuarra. Hope & Faith telebistako saioan izandako paperagatik ezaguna, azken aldi honetan are famatuago bihurtu da 2007ko Michael Bayren Transformers filman Mikaela Banes antzezteagatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizi pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fox Rockwooden jaio zen, eta irlandar, frantses eta amerikar jatorria du. Bi ahizpetatik gazteena da. 5 urterekin hasi zen drama eta dantza ikasten, geroago, hamar urterekin, egoitzaz aldatu eta Floridara joan zen bizitzera, han ikasketekin jarraitu ostean eskola amaitu zuen. 13 urterekin hasi zen modelo lanetan eta 1999ko American Modeling and Talent Convention, Hilton Head Islanden, sari ugari irabazi zuen bere karrera norantz bideratzen hasten ari zen argi utziz.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen agerraldia Holyday in the sun filma anitzetan egin zuen Ashley Olsenen aurkari moduan. Geroago 2003-2004 bitarte, Ocean Ave, What I Like About You, Two and a Half Men eta The Help ekoizpenetan agertu zen hurrenez hurren. 2004-ean, Lindsay Lohanekin batera protagonista izan zen Confessions of a Teenage Drama Queen filmean.

Transformers filmean eginkizun femenino nagusiaren jabe egin zen, non, Shia LaBouf (Sam Witwicky) eta bere artean erakarpen fisiko gogor bat emango den. 2007an Foxek Jeff Bridges eta Kirsten Dunstekin batera (Hauek protagonista izanda) -How to Lose Friends and Alienate People- filman parte hartuko zuela aditzera eman zuen.

2008ko apirilean, FHMk gizonezkoentzako aldizkariak egindako inkesta batean Megan Fox munduko emakumerik atseginena aukeratua izan zen 9,7 miloi bat internauten bozekin.

Tatuajeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Megan Fox-en bereizgarritasun ezagunenetariko bat bere gorputz osoa tatuajez josita edukitzearena da.

  • “Bazen behin neska bat amodioa ezagutu ez zuena bere mutilak BIHOTZA apurtu zionera arte” (Soinaren ezker-partea)
  • “Denok egingo diegu barre urrezko tximeletei”
  • Marylin Monroeren irudi bat
  • Tribal sinbolo bat
  • Izar bat, ilgorarekin
  • “Zamo maite dut”

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transformers filmaren aurkezpena, Parisen.
Filmak
Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2003 Bad Boys II Club Kid Estra
2004 Confessions of a Teenage Drama Queen Carla Santini Laguntzaile
2007 Transformers Mikaela Banes Nagusia
2008 How to Lose Friends & Alienate People Sophie Maes Laguntzailea
Whore Lost Nagusia
2009 Transformers: Revenge of the Fallen Mikaela Banes Nagusia
Jennifer's Body Jennifer Check Nagusia
2010 Jonah Hex Leila
Passion Plays
2011 The Crossing
Telefilmak
Urtea Titulua Pertsonaia Oharrak
2001 Holiday in the Sun Brianna Wallace DVD (Debuta)
2004 Crimes Of Fashion Candace Telefilma
Telebista
Urtea Titulua Pertsonaia Oharrak
2002-2003 Ocean Ave. Ione Starr Nagusia
2004-2006 Hope & Faith Sydney Shanowski
Gonbidatua telebistan
Urtea Titulua Pertsonaia Oharrak
2003 What I Like About You Shannon "Like a Virgin (Kinda)" (2. denb., 5. atala)
2004 Two and a Half Men Prudence "Camel Filters and Pheromones" (1. denb., 12. atala)
The Help Cassandra Ridgeway "Pilot" (1. denb., 1. atala)
"Ollie Shares" (1. denb., 2. atala)
"Dwyane Gets A Cold" (1. denb., 5. atala)

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Megan Fox Aldatu lotura Wikidatan