Melanismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Melanismoa ohiz kanpoko koloratzea da. Gorputzak, mutazio baten ondorioz edo inguruneari erantzunez, melanina gehiegi ekoizten duenean sortzen da. Hori dela eta, gorputzak kolore beltza edo oso iluna hartzen du.

Melanismo industriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biston betularia f. tarrunta
Biston betularia f. carbonaria

Melanismo industriala hiriguneetan bizi diren lepidoptero espezie askotan erreparatu ahal izan den kolore aldaketa da. Belaunaldi berrietako kideen artean kolore ilunekoak ugarituz joaten dira, gutxika gutxika, hautespen naturalaren eraginez.

Biston betulariaren melanismo industriala bereziki aztertua izan da, eta populazio genetika eta eboluzioaren teorien garapenean oso garrantzitsua gertatu da, hautespen naturalaren adibide argienetariko bat bezala hartzen delarik.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Melanismo Aldatu lotura Wikidatan