Melillako sarraskia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Melillako sarraskia
Irudia
Map
Motasarraski
manmade disaster (en) Itzuli
tragedy (en) Itzuli
Data2022ko ekainaren 24a
KokalekuMelillako hesia
HerrialdeaMaroko eta Espainia
Kausalegez kanpoko immigrazio
immigrazio politika
Maroko–Espainia harremanak
Pertsona hilak25 (2022ko ekainaren 25a)
37 (2022ko ekainaren 25a)
Pertsona zaurituak322 (2022ko ekainaren 26a)

Melillako sarraskia 2022ko ekainaren 24ko gertakaria izan zen, Saharaz hegoaldeko Afrikako dozenaka migratzaileren heriotza eragin zuena. Marokoko jendarmeriak egin zuen, Espainiako Guardia Zibilaren laguntzarekin[1], Melillako hesiaren alboan, 500 eta 2.000 pertsona artean Espainia eta Maroko arteko muga zeharkatzen saiatu ostean.[2][3][4].

Melillako hesiko gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biktimei buruzko zifren arteko eztabaida egon zen arren, Marokoko iturri ofizialen arabera, 23 migratzaile eta 2 jendarme hil eta 76 migratzaile eta 140 jendarme zauritu izan ziren[2][5]. Aldiz, giza eskubideen aldeko gobernuz kanpoko erakundeek hildako migratzaileen kopurua 37 edo 40ra igo zituzten, eta neurriz kanpoko polizia-ekintzaren aurkako ikerketak eskatu zituzten[1].

Afrikako migratzaileen lehendabiziko oldarraldi handia izan zen urte bereko apirilean Pedro Sanchez Espainiako presidenteak Mendebaldeko Saharari buruzko politika aldatzeko erabaki politiko garrantzitsua hartu zuenetik.[6] Egun osoan gertaeren berri zabaldu ez zen arren[4], bideoak eta argazkiak sare sozialetan agertu ziren, horietan hainbat migratzaile lurrean konortea galduta erakutsiz, odola zeriela eta pilatuta; irudiok irismen mediatikoa eskuratu eta nazioartean ere zabaldu ziren[7][8].

Erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Melillako sarraskiaren kontrako protestaldia, 2022ko ekainaren 26an, Bartzelonan.

Espainiako Gobernuko presidenteak, Pedro Sánchez Pérez-Castejónek (PSOE), segurtasun-indarren mugako jokabidea justifikatu zuen, honakoa adieraziz: «Aitortu behar da Marokoko Gobernuak, Espainiako Estatuko segurtasun-indar eta -kidegoekin koordinatuta, lan bikaina egin duela, bi segurtasun-indarrek eraso bortitz bat oso ondo geldiaraziz», eta, horrez gain, esan zuen aitortu eta eskertu beharrekoa dela «bazkide estrategiko batekin, Marokorekin, harremanak izatearen garrantzia»[9][10].

Grande-Marlaska barne ministroak, halaber, goretsi egin zuen Marokoko zein Espainiako segurtasun indarren jokabidea, baita polizien larruan jartzeko eskatu ere, etorkinak indarkeriazko eraso bat egin zutelakoan. Ukatu egin zuen, gainera, Marokoko poliziak Espainiako zorura sartu zirenik.[11]

Euskal Herrian kontzentrazioak deitu zituen SOS Arrazakeria taldeak, honakoa salatuz: «Ehorzleak Marokoko eta Espainiako gobernuak dira; hesiak altxatu eta hedapen polizial/militar oso bat antolatzen dutenak, bizitzen eta errepresioaren kontura gure muga sakratuak urratzea eragozteko»[12]. Sarraski hau Ceutako 2014ko Tarajaleko tragediari lotuta dago, besteak beste. Melilla eta, hedaduraz, Espainiaren eta Marokoren arteko muga guztia Europar Batasuneko migrazio-politikaren nazioarteko tragediaren sinbolo gisa kokatzen dute. Eusko Legebiltzarrean, EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin-Podemos IU-EBk salatu zuten hilketa.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Agentes marroquíes cruzaron la valla de Melilla y golpearon a migrantes en suelo español para devolverlos en caliente» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
  2. a b (Ingelesez) Rabat, Agence France-Presse in. (2022-06-25). «Melilla: death toll from mass incursion on Spanish enclave rises to 23» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
  3. (Frantsesez) AfricaNews. (2022-06-25CEST17:28:10+02:00). «Drame de Melilla : les responsabilités pointées du doigt» Africanews (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
  4. a b (Gaztelaniaz) Peregil, Francisco. (2022-06-25). «La tragedia bajo la valla de Melilla que nadie pudo tapar en Marruecos» El País (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
  5. (Gaztelaniaz) EFE/elDiario.es. (2022-06-24). «Las ONG elevan a 37 los migrantes muertos en su intento de saltar la valla de Melilla» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
  6. Press, Europa. (2022-06-24). «Más de 500 subsaharianos entran en Melilla en el primer salto a la valla desde el giro de Sánchez con Marruecos» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  7. (Ingelesez) Eljechtimi, Ahmed; Keeley, Graham. (2022-06-25). «Dozens of migrants piled together at Melilla border fence» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
  8. (Katalanez) «La carnisseria d’immigrants a Melilla es gira contra el govern espanyol» El Món 2022-06-25 (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
  9. (Katalanez) «Sánchez defensa al Marroc del fets del salt a Melilla: “Els responsables són les màfies”» El triangle 2022-06-25 (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
  10. Press, Europa. (2022-06-24). «Sánchez elogia el trabajo de Marruecos para intentar evitar el "asalto violento" en Melilla» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
  11. a b Aperribai, Julen. «Grande-Marlaskak defendatu egin du Poliziak Melillan izandako jokabidea» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).
  12. Garmendia, Gorka Berasategi Otamendi-Jon Ordoñez. «SOS Arrazakeriak elkarretaratzeak egin ditu Melillan gertatutakoa salatzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]