Melissa Wu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Melissa Wu
Bizitza
JaiotzaPenrith (en) Itzuli1992ko maiatzaren 3a (32 urte)
Herrialdea Australia
Familia
Familia
Jarduerak
Jarduerakjauzilaria eta igerilaria
Pisua50 kilogramo
Altuera152 zentimetro

Facebook: Melissa.Paige.Wu Twitter: MelissaPaigeWu Instagram: melissapaigewu TikTok: melissawu7 Edit the value on Wikidata

Melissa Wu, ezizenez Mel Woodles (Sydney, 1992ko maiatzaren 3a), australiar tranpolin jauzilaria da. Lau Olinpiar Jokotan hartu du parte,[1] eta bi domina eskuratu ditu, Pekinen zilarrezkoa eta Tokion brontzezkoa.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama australiarra du, eta aita, txinatar jatorrikoa. 11 urte zituela hasi zen jauziak praktikatzen, eta lehenengo urtean humeroa hautsi zuen.[2] 2007an, 10 metrotako plataforma sinkronizatuan, Munduko txapelketan bigarren egin zuen, eta, 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina lortu zuen. Briony Cole izan zuen lagun ariketa horretan.[1]. Domina bat jauzietan irabazten zuen emakumezko australiar gazteena izan zen.[3]

Hurrengo Olinpiar jokoetan, dominetatik gertu egon zen, Londresen laugarren egin baitzuen eta Rion bosgarren. Tokioko Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina eskuratu du 10 metroko plataforman bakarkako lehiaketan.[4]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Txinako Herri Errepublika Pekin 2008 2. lekua, zilarrezko domina 10m plataforma sinkronizatua
Erresuma Batua Londres 2012 4.a 10m plataforma sinkronizatua
Brasil Rio 2016 5.a 10m plataforma sinkronizatua
Japonia Tokio 2020 3. postua, brontzezko domina 10m plataforma bakarka
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Australia Melbourne 2007 2. lekua, zilarrezko domina 10m plataforma sinkronizatua
Txinako Herri Errepublika Shanghai 2011 2. lekua, zilarrezko domina 10m plataforma sinkronizatua
Errusia Kazan 2015 3. postua, brontzezko domina 10m plataforma sinkronizatua mixtoa
Munduko Kopak
Txapelketa Domina Kategoria
Txinako Herri Errepublika Changzhou 2010 2. lekua, zilarrezko domina 10m plataforma sinkronizatua
3. postua, brontzezko domina 10m plataforma bakarka
Txinako Herri Errepublika Pekin 2008 3. postua, brontzezko domina 10m plataforma sinkronizatua
Txinako Herri Errepublika Shanghai 2014 3. postua, brontzezko domina 10m plataforma bakarka
Brasil Rio 2016 3. postua, brontzezko domina 10m plataforma bakarka

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Melissa Wu | Athlete Profile» NSW Institute of Sport (NSWIS) (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  2. (Ingelesez) «Tokyo Olympics Results and Live Scores | NBC Olympics» results.nbcolympics.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  3. (Ingelesez) «Melissa Wu» Australian Olympic Committee (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  4. (Ingelesez) «WU-HOO! Australia’s darling of diving all smiles with bronze» PerthNow 2021-08-05 (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]