Methveneko gaztelua

Koordenatuak: 56°25′00″N 3°33′18″W / 56.4168°N 3.5549°W / 56.4168; -3.5549
Wikipedia, Entziklopedia askea
Methveneko gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaPerth eta Kinross
Koordenatuak56°25′00″N 3°33′18″W / 56.4168°N 3.5549°W / 56.4168; -3.5549
Map
Arkitektura
Ondarea
LB17895

Methveneko gaztelua (ingelesez: Methven Castle) Eskoziako Perth eta Kinross eskualdean dagoen gaztelu bat da, Methven herrian. A mailako eraikina izendaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII mendean Mowbray familiak eskuratu zituen lur hauek, baina XIV mendean Roberto I.a Eskoziakoaren aurka egin zuen eta koroak lurrak konfisktu zizkion eta Walter Stewart suhiari eman zizkion. Izen bereko ondorengoak Jakue I.aren aurka egin zuen eta 1444an erregeak setiatu egin zuen. XVI mendearen hasieran Margarita Tudor bertan bizi izan zen.

1664an Patrick Smythek erosi zituen lurrak eta gaur egungo gaztelua eraiki zuen. John Mylne izan zen arkitektoa. Hurrengo mendeetan gehikuntzak egin zizkion Smythe familiak. 1923an gazteluasaldu egin zuten eta hainbat eskutatik pasa ziren. 1984an berriztu egin zen eraikina.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau solairuko eraikinek patio bat inguratzen dute. Erpin bakoitzean dorre zirkularrak ditu.

1796ko lorategi harresitua, basoak eta 1830an arboretum bat dago, pinu espezie desberdinez osaturikoa. Zuhaitzik zaharrena Pepperwell Oak (haritza) da. 6'96 metrotako gerribuelta dauka eta 1883an 400 urtetako adina zuela esan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]