Metrosexual

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Beckham. 2012an Britania Handiko metrosexual handiena bezala definitua izan zen.

Soziologian, gizon metrosexuala edo besterik gabe metrosexuala bere itxura fisikoaz nabarmen arduratzen den gizonezko bat da. sexu aldetik erakargarritasun handia duen metropoli edo hiriko gizonari erreferentzia egiten dio hitzak. Gizon metrosexualaren eredutzat hartu dira David Beckham futbolaria eta Brad Pitt aktorea.

Hitzaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXI. mendearen hasieran sortutako neologismoa da. Zehatzago, 1994. urtean sortutako hitza da, Mark Simpsonek idatzitako The Independent egunkariko artikulu batean hain zuzen.[1] 2012an Britania Handiko metrosexual handiena bezala definitua izan zen aldizkari batean, Salon aldizkarian, alegia;[2] hitza orduan hasi zen zabaltzen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metrosexualaren ezaugarriak argi eta garbi agertzen dira terminoari buruz eman ziren lehenengo definizioetako batean:

« Metrosexual jatorra gizon gazte bat da, gastatzeko dirua duena, hiri handi batean edo bere inguruan bizi dena, bertan baitira denda, klub, gimnasio eta ileapaindegi onenak. Ofizialki gay, heterosexual edo bisexuala izan daiteke, baina hau garrantzrik gabekoa da, bere burua baita berak maitatzen duena, gozamena bere sexu-preferentzia izanik. Modelo, zerbitzari, komunikabideak, pop musika eta egun kirola gogoko lanbideak dituzte, baina egia esan, hantusterako produktu guztiak eta herpesa bezalaxe, leku guztietan aurki daitezke. Aspalditxoan, moda zaharreko ugalketa, errepresioa eta hidratatu gabeko heterosexualitatea zakarrontzira bota eta kontsumo-kapitalismoa txanda heldu zen. Gizon estoiko, zuzen eta umilak ez zuen nahiko erosten (dirua emazteak gastatzeko irabazten baitzuen) eta gizon mota berri batek ordeztu zuen, bere nortasunaz seguruago eta bere itxuran interesatuago zegoena, begiradapean egotea bilatzen zuena (hori baita modu bakarra benetan existitzen dela ziurtatzeko). Azken finean, iragarle baten amets goxo ibiltaria den gizon bat. »

—Mark Simpson (2002ko uztailaren 22). Meet the metrosexual. Salon.com.


Horrela, kontsumo-kapitalismoak sortutako marketing-estrategia besterik ez dela esan daiteke, balio erantsi handiagoa duten produktuak kontsumitzen dituen merkatu-segmentu baten bila.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]