Michael Nyman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michael Nyman Sant Cugaten.

Michael Nyman (Stratford (Londres), 1944ko martxoaren 23a-) musikagile minimalista eta piano-jotzaile ingelesa da. Ezaguna egin da batez ere Peter Greenaway zinemagilearekin egindako elkarlanarengatik, baina bereziki famatua izan da "The Piano" filmerako (Jane Campion, 1993) egindako soinu-banda.

Bere operen artean The Man Who Mistook His Wife for a Hat, Letters, Riddles and Writs, Noises, Sounds & Sweet Airs, Facing Goya, Man and Boy: Dada, Love Counts eta Sparkie: Cage and Beyond ditugu, eta bestela sei kontzertu, lau hari-laukote eta beste hainbat ganbera-musikarako lan.

1976an Michael Nyman Band taldea sortu zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Nyman Aldatu lotura Wikidatan