Michel Petrucciani

Wikipedia, Entziklopedia askea

Michel Petrucciani (Orange, Frantzia, 1962ko abenduaren 28a - New York, AEB, 1999ko urtarrilaren 6a) frantses jazz-pianista, musikagilea eta orkestra-zuzendaria izan zen.

Biografia

Jazzeko musikagile familia batean sortu zen, aita gitarra-jotzailea zuen eta anaia kontrabaxu-jotzailea. Lehenengo kontzertua hamahiru urte zituela eman zuen. Berehala, Kenny Clarke, Carl Terry eta Lee Konitzekin batera jotzen hasi zen.

Michel Petrucciani Trio (1981) diskoa grabatu zuen, eta hurrengo urtean, Charles Lloydekin batera, Montreux '82 lana. Estatu Batuetara joan zen bizitzera eta han 100 Hearts (1984), Pianism (1985) eta Power of Three (1986) lanak egin zituen.

1993an Frantziara itzuli zen, eta disko bat grabatu zuen Eddy Louissekin.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Petrucciani Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak