Mika urdin
Wikipedia(e)tik
|
|
||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Mika urdin baten argazkia
|
||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
Mika urdina (Cyanopica cyana) mika baino txikiagoa den hegazti ertaina da, Corvidae familiakoa. Burua beltza, paparra zuria eta bizkarra nabarra du. Arraun-lumak eta buztan luzea, izena ematen dion urdin kolorekoak dira. Zuhaitz batetik bestera hegal egiten dute. Nahiko arrunta da jatorrizko lekuetan, baso eta landaretzetan, gizakiaren aktibitatetik urrun. Iberiar Penintsulako erdialde eta hegoaldean egonkorra da. Penintsulako iparraldean urria eta lekualdakorra. Nahiko lotsati eta ezkutua da.
| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |