Mill Ends Park

Koordenatuak: 45°30′58″N 122°40′24″W / 45.516202°N 122.673246°W / 45.516202; -122.673246
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mill Ends Park
Mill Ends Park
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Oregon
County of OregonMultnomah konderria (Oregon)
Oregongo hiriaPortland
Koordenatuak45°30′58″N 122°40′24″W / 45.516202°N 122.673246°W / 45.516202; -122.673246
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1948
KudeatzaileaPortland Parks & Recreation
Arkitektura
Azalera452 in²
Webgune ofiziala

Mill Ends Park (sarritan modu okerrean Mill's End Park deitua)[1] Estatu Batuetako Oregon estatuko Portland hirian dagoen parke txiki bat da. 1948ko San Patrizio Egun batez eraikia izan zen, irlandar mitologiako usadiozko "Leprechauns" iratxoen bizileku izateko eraikia izan zen, bestalde, leku honetan barraskilo lasterketa lehiaketak ere antolatu ohi dira. Errekorren Guinness Liburuaren arabera, mundu osoko hiri parke nimiñoena da.

Berez, parkeak 61 zentimetroko diametroa eta 0,292m²-ko azalera du. Parkea baldin bada, hiriko udalak hala esaten duelako da, nahiz eta benetan loraleku bat besterik ez izan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1948. urtean Mill Ends Park izango zen lekua argi poste bat ezartzeko aurreikusita zegoen toki bat zen. Argi poste hau aurkeztu ez eta txoko hartan belar txarrak hazten hasi ziren, hortaz, Oregon Journal egunkariko Fagan artikulugileak zulo hartan loreak erein zituen. Fagan irlandar jatorriko zen eta Mills Ends izeneko zutabea idazten zuen aipatutako egunkarian (egur lantegietan gelditu ohi diren pieza erregularren hondakinei aipamen bat zena). Horietako zutabe batean, hain zuzen, loreak ezarri zituen zuloari "Mills Ends Parkea" izena ezarri zion, eta "munduko parkerik txikiena" deitzen hasi zitzaion.[2] Zutabeetan zehar parkearen fikziozko historia aletu zuen, batean kontatuz Leprechaun bat harrapatu zuela behin bertan, beste batean erranez Leprechaun horrek herriko alkatea mehatxatu zuela, eta abar.[3]

Fagan 1969an hil zen, eta orduan bukatu ziren egunkariko zutabeetan agertzen ziren parkeari buruzko istoriak. Hala ere, jendeak tokia zaintzen eta zuloan loreak ezartzen jarraitu zuen. 1976an jaso zuen ofizialki parke izaera udaletxearen eskutik.

1971n Errekorren Guinnes Liburuak hiriko parke txikienaren titulua eman zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Oregon.com
  2. (Ingelesez) Smith, Marty. (2017). Whose Bright Idea Was It to Claim Portland Has the World’s Smallest Park?. Willamette Week.
  3. (Ingelesez) Young, Amalie. (2001). One Step and You’ve Left Mill Ends Park. Los Angeles Times.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]