Mineralogia optiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mineralogia optikoan mineralen ikerketa egiten da, baina mineralogiako beste adar batzuetan ez bezala, eskala txikian. Hau da, mikroskopio berezien bidez mineralen propietate fisiko eta optikoak aztertzen dira azken hauek identifikatu eta sailkatzeko. Sarritan, petrologoen kasuan bezala, mineralogia optikoan lan egiten duten adituek balio ekonomikoa duten mineralak bilatzea dute helburu.

Erabiltzen den materiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikroskopio petrografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikroskopio petrografiko bat.

Mineralogia optikoan mikroskopio petrografiko deitzen diren gailu bereziak erabiltzen dira. Hain zuzen ere, mikroskopio hauek argia polarizatzeko galbaheak (filtroak) dauzkate, eta honi esker, mineralen propietateak aztertu daitezke.[1]

Hiru dira filtro nagusiak:

  • Argi iturriaren ondoan dagoen filtro urdina, argia zuritzen eta ipar-hego norabidean polarizatzen duena,
  • Pletinaren (lagina kokatzen den oinarriaren) gainean dagoen nikola edo analizadorea, argia bigarren aldiz polarizatzen duena eki-mendebalde norabidean,
  • Lambda plaka edo mikazko plaka


Xafla meheak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xafla meheak, arroka zatiak abrasioz finduz lortzen dira. Lodiera egokiena 0,03 mmkoa da, eta tresna bereziak daude xafla hauek sortzeko, nahiz eta eskuz ere egin daitekeen.

Xafla meheak pletinaren gainean.

Aztertzen diren propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argia polarizatua egoteak mineralen hainbat ezaugarri behatzeko aukera ematen digu. Argi Polarizatu Planarra (PPL)-rekin (soilik filtro urdinetik pasa den argiarekin) propietate batzuk ikus ditzazkegu, eta Argi Polarizatu Gurutzatua (XPL)-rekin, aldiz, beste batzuk.

PPL-n aztertzen diren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mineralen kolorea: Argi polarizatu planarraren uhinen gehiengoak minerala zeharkatzen badu, kolorgea dela diogu. Aldiz, argiak ezin badu pikor bat zeharkatu, berau opakoa dela diogu. Soilik argi uhin batzuk lortzen badute minerala trabeskatzea, azken honi koloreduna deituko diogu. Kontutan eduki behar da pletina mugitzerakoan, pikor batzuk kolorez alda dezaketela, adb.: marroi ilunetik marroi argira, biotitaren kasuan bezala. Esaten da, kolorea iluntzean itzaltze bat egon dela. Deskribatutako ezaugarri horri pleokroismoa deritzo, eta bi mota daude:



    • Arrunta: Pikorra eki-mendebalderantz orientatua dagoelarik itzaltzen bada,
    • Alderantzizkoa: Pikorra ipar-mendebalderantz orientatuta dagoenean itzaltzen bada.

Kontutan eduki behar da pleokroismoa zehazteko, pikorraren norabide preferentea ipar-hegoalderantz kokatu behar dela. Norabide preferentea zein den jakiteko, exfoliazioa, alde paraleloak, ardatz luzeena edo maklak erabiltzen dira.


  • Mineralen eitea: Pikorrek alde guztiak ondo garatuta baditu (adb. erronbo bat sortuz), idiomorfoa edo euhedrala deritzo. Bi alde soilik baditu ondo garatuta, biotita pikorrek bezala adibidez, hipidiomorfoa edo subhedrala dela esaten da. Eta azkenik, alde bakar bat ere ez badu ondo garatua (kuartzoaren kasuan bezala), xenomorfoa edo anahedrala dela diogu.
  • Habitoa: Hartzen duen espazioaren eta itxuraren arabera, hainbat motatakoak izan daitezke: planarrak, prismatikoak, dimentsiokideak (norabide guztietan garapen berdina ukan badute), zuntsuak, hexagonalak...etb.
  • Erliebea: Mineral pikor batek ingurunearekiko duen kontrasteari deritzo. Hiru mota ezberdin daude, altua (pikorra beste mineralen "gainean" dagoela dirudi), ertaina eta baxua (pikorra beste mineralen "azpian" dagoela dirudi). Erliebearen fenomenoa argiare errefrakzioaren ondorioa da, eta Snell-en legeari lotuta dago.[2] Erliebe mota determinatzeko, Becke-n lerroa erabiltzen da, hau da; mikroskopioa nahitara enfokatu eta desenfokatuz pikorren ertzetan sortzen den argi-lerroa. Pletina jeistean, errefrakzio indize handiena duen pikorrarengana joko du.
Anfibola pikor bat. Anfibolaren kasuan exfoliazioa bereizgarria izan daiteke.


  • Exfoliazioa: Mineralen ahuldura guneak, xafla mehetan pikorren aldeekiko paraleloak diren lerro gisa agertzen direnak. Bi motatakoak izan daitezke: basala (filosilikatuak) eta prismatikoa (inosilikatuak).
  • Alterazioak: Gerta daiteke ikusten ditugun pikorrak alteratuta egotea, adibidez, arrakaletatik sartutako ur hidrotermalen ondorioz. Mineral kolorgeen kasuan, kolorge zikina dela diogu, agertzen duen itxura dela-eta. Zirkoiak eta beste alteraziozko mineralak ikus ditzazkegu, eta orokorrean, pikorraren barrenetik kanpoalderantz gertatzen den prozesu bat da.


XPL-n aztertzen diren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anisotropoa edo isotropoa den: anisotropoa bada, interferentzia koloreak agertuko zaizkio eta anisotropoa bada, beti erabat itzalita agertuko da, baita pletina mugitzean ere. Anisotropoen kasuan, itzaltze angelua propietate bereizgarritzat erabili daiteke.


  • Itzaltze bereziak': anisotropoen kasuan, itzaltze angeluaz gain badaude bereizgarriak diren hainbat itzaltze ezberdin ere:


1.- Uhin itzaltzea: Mineral bat irregularki itzaltzen denean, astintzen den maindire baten efektua sortuz. Pikorra irregularra dela adierazten du.

2.- Eper-begi itzaltzea: Itzaltze berezia; erabat beltz agertu beharrean zeru izartu baten itxura hartzen du pikorrak.

3.- Zonazioa: Pikorra modu simetrikoan itzali ezkero, gutxinaka-gutxinaka. Enfokatzen eta desenfokatzen dabilen argazki-kamara baten efektua sortzen du, edo goiti-behiti doan pertsiana batena bestela. Itzaltze mota honek pikorraren barneko aldaketa kimiko bat salatzen du.


Mikroklinaren sare-makla.


  • Maklak: Mineralaren hazkuntzako biderketa bat salatzen du. Hiru mota daude:

1.- Sinplea: Pikorra bitan banatzen du; feldespato potasikoaren kasuan, adibidez, alde bat itzalia eta bestea zuria agertzen da.

2.- Sare makla: Eskoziar kilten ohialaren antza du, edo arrantzako sare batena. Perpendikularki ebakitzen diren lerroak; feldespato potasikoan ikus ditzazkegu hauek ere.

3.- Prismatikoa: sare maklaren antzekoa, baina perpendikularki ebakitzen diren lerroen ordez elkarri paraleloak diren lerro errenkada bakarra dugu, kartzeletako lehioen barrak bezala.



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Introduction to Optical Mineralogy, William D. Nesse. ISBN:978-0-19-539115-2
  2. Minerales en lámina delgada, 15-16.or. Dexter Perkins eta Kevin R. Henke, ISBN 84-205-3552-4
  3. Mineralogy and optical mineralogy; Dyar, Melinda Darby & Gunter, Mickey E.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]