Mormonen liburua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mormonen liburuaren itzulpenak

Mormonen liburua Azken Egunetako Santuen Jesukristoren Elizak (Mormoien Eliza) eta mormonismotik ateratako beste mugimendu batzuek onartzen dituzten lau liburu kanonikoetako bat da.

Liburuak berak dioenez, antzinako Amerikako gizon santuek idatzia da, eta Bibliaren moduan idatzita dago. Liburuaren izena liburuan bertan agertzen den Mormon pertsonaiaren izenetik dator. Liburuak dioenez, liburuak idatzi zuten azken profetetako bat izan zen Mormon, gutxi gorabehera K.a. 390ean zenbait idazki eta agiri elkartu eta 2.500 urteko historia laburturik eman zituena.

Mormonen liburua Joseph Smith-ek argitaratu zuen lehen aldiz 1830ean, Palmiran (New York, AEB), eta esan zuen bera zela itzultzaile bakarra. Liburuaren sarreran aipatzen denez, liburuaren atalik garrantzitsuena Hirugarren Nefi liburuko 11. eta 28. kapituluen artean dago, han kontatzen baita Jesu Kristo, berpiztu ondoren, Amerikara joan zela.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua 15 atal edo liburukitan banatuta dago, eta liburukietako bakoitzaren idazle Lehiren ondorengo batek, edo, bestela, garaian gariko profetak izendatutako pertsonak, idatzia da. Hauek dira:

  • Nefiren lehen liburua (Lehen Nefi)
  • Nefiren bigarren liburua (Bigarren Nefi)
  • Jakoben liburua
  • Enosen liburua
  • Jaromen liburua
  • Omniren liburua
  • Mormonen liburua
  • Mosiahen liburua
  • Almaren liburua
  • Helamanen liburua
  • Nefiren hirugarren liburua (Hirugarren Nefi)
  • Nefiren laugarren liburua (Laugarren Nefi)
  • Mormonen liburua
  • Eterren liburua
  • Moroniren liburua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mormonen liburua Aldatu lotura Wikidatan