Mugarik Gabeko Kazetariak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
2008ko datuak: Gorri eta laranja koloreetan agertzen dira adierazpen askatasuna gehien murrizten duten herrialdeak, eta urdinean, aldiz gutxien egiten dutenak.

Mugarik Gabeko Kazetariak (Reporters Sans Frontières frantsesez) edo RSF nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakundea da, 1985ean eta Parisen sortutakoa. Kazetaritza arloan lan egiten dute, adierazpen askatasuna sustatuz. Tortura eta giza eskubideen beste urraketa batzuen aurka ere azaldu izan dira. Hainbat kanpaina egin eta sari jaso izan dituzte egindako ekintzengatik.

Paris « Beijing 2008 »

Mundu osoan lan egiten dute, eta urteroko txostenak plazaratzen dituzte gertatutako erasoak salatuz. Estatu salatuenen zerrendan, 2008ko txostenean Frantzia 35. postuan eta Espainia 36.ean ageri dira. Euskal Herriari dagokionez, esaterako, Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean jendaurrean sostengua adierazi zioten, eta itxiera salatu zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mugarik Gabeko Kazetariak Aldatu lotura Wikidatan