Mujeres Creando

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mujeres Creando
Datuak
Motacollective (en) Itzuli
HerrialdeaBolivia
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1992
Sortzailea
webgune ofiziala

Mujeres Creando 1992an sortutako mugimendu feminista boliviarra da, kalea da bere jardueren agertoki nagusia. Taldeak adierazpen modu desberdinak erabiltzen ditu, besteak beste, grafitia eta performance-a. María Galindo da taldearen burua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugimendua 1992an sortu zen Comunidad Creando izenarekin, La Paz-eko periferiako auzo batean, urte berean izena aldatu zuen, Mujeres Creando bihurtuz. Feminismo ez-arrazista ardatz, elitezko emakume pribilegiodunak zein publiko-pribatu edota lan intelektual-eskuzko lanaren dikotomia zalantzan jartzen ditu. Era berean, interpelazioa egiten diote ezkerreko mugimendu politikoari, non lehenengo hiru kideek militatzen ziren. XX. mendearen hasierako anarkismo boliviarra berreskuratzen dute.[1]

María Galindo, Mónica Mendoza eta Julieta Paredes izan ziren hasierako talde sortzailearen kideetako batzuk, Boliviako lesbiana nabarmen bi barne.[2] Denborarekin parte-hartzaile berriak sartu ziren, Raiza Zeballos, Mayra Rojas eta Emiliana Quispe adibide.[3][4] Julieta Paredes mugimendutik banandu zen 2004an, gutxi gorabehera.[5]

Bi autogestio-etxe ditu, eta bertatik jarduera politiko eta kulturalak egiten dituzte. Gainera, ostatua eta elikadura ematen dituzte. Hona hemen: "La Virgen de los Deseos", La Paz hirian eta "Los deseos de la Virgen", Santa Cruz hirian.

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mujeres Creandoren graffitia (La Paz, 2017)

Graffitia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortu zenetik, eremu publikoan grafitiekin hartu du parte. Oro har, feminismoarekin zerikusia izan dute eta hainbat alditan polemika eragin dute, batzuk justiziaren eskakizunak eragin dituzte ere.[6][7][8][9][10] 2000. eta 2001. urtean, mugimenduaren kale ekintza eredu artistikoa Sofia Erregina Museoan egon zen ikusgai.[11]

Radio Deseo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Radio Deseo eta bere Irrati Eskola mugimendu desberdinen oihartzunerako tresna izan da. Yola Mamani eta Victoria Mamani izan dira irratsaio ezagunenak zuzendu dituzten komunikatzaileak.[12][13][14][15]

Dokumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mujeres Creando (2005). La virgen de los deseos, Buenos Aires, Ed. Tinta y Limón.[17]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Mujeres Creando: No Hay Libertad Política Sin Libertad Sexual» www.verkami.com.
  2. «Mujeres Creando, despatriarcalizar con arte» Revista Pueblos.
  3. (Gaztelaniaz) «Contraparte - 'Mujeres Creando' en Bolivia | Onda Cero Radio» www.ondacero.es 2022-11-30 (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  4. Press, Europa. (2022-12-20). «La ONGD boliviana Mujeres Creando muestra su trabajo contra la violencia machista en la Diputación de Cádiz» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  5. «Julieta Paredes NO PERTENECE A MUJERES CREANDO» mujerescreando.org.
  6. Mujeres Creando, despatriarcalizar con arte. .
  7. Mujeres Creando, 20 años contra la autoridad. 23 de febrero de 2015.
  8. Inician proceso a Mujeres Creando por pintar la Fiscalía. 30 de septiembre de 2015.
  9. Generan polémica grafitis de Mujeres Creando en contra de Maricruz Ribera. 2016.
  10. María Galindo fue citada a declarar por los grafitis que aparecieron en paredes del IDIF. 14 de diciembre de 2018.[Betiko hautsitako esteka]
  11. (Gaztelaniaz) «Mujeres Creando. Ten cuidado con el presente que construyes, debe parecerse al futuro que sueñas | Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  12. Trabajadora del hogar recibe el Premio de Periodismo Municipal. 9 de diciembre de 2011.
  13. La Razón y Radio Deseo ganan el Premio de Periodismo Municipal 2012. 2012.[Betiko hautsitako esteka]
  14. ‘Soy marica y qué’ hoy estará de cumpleaños. 17 de mayo de 2011.
  15. Escritor y activista Édgar Soliz, se define como “cholo, pobre y maricón”. 30 de mayo de 2018.
  16. «13 HORAS DE REBELION» 13horas.mujerescreando.org.
  17. Dietrich, Daniela. (2006-12). «Mujeres Creando» La aljaba 10: 243–244. ISSN 1669-5704. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Feminismo
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
LGBT
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bolivia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]